Skip to main content

Walikale Webquest 2018, Milesker!

Walikale Webquest 2018

Azaroak 17an Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean WALIKALE WEBQUEST erronkari ekin genion, hau da, Haunditutako Errealitatea erabiliz “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainia ezagutarazten digun lehiaketa burutu genuen. Aipatu kanpaina horrek Kongoko Errepublika Demokratikoan eta beste hainbat lekualdeetan izaten diren Giza Eskubideen urraketa eta gure gailu teknologikoen (sakeleko telefonoak, tabletak, ordenagailuak…).kontsumoaren arteko harremana uzten du agerian.

JARDUNALDIKO ARGAZKIAK

Walikale Webquest gymkhana da, eta horretan, modu ludiko eta dibertigarri batean, proba batzuk ebatzi behar dira ahalik eta denbora gutxien eta sakeleko telefonoak erabiliz. Hori nahiko erakargarria ez balitz, 800€tan baloratutako sariak banatu genituen, irabazleak ondorengoak izan zirela:  "Katapun" taldea, garaile; "Morris" taldea, bigarren; eta loiloetxea, hirugarren.

 

Orotara, 73 neska-mutilek hartu zuten parte Deustuko Unibertsitatea, Summa Aldapeta ikastetxea, Haurtzaro Ikastola, eta Loiolaetxeatik etorriak, 16 taldeetan banatuta, talde bakoitzak 4-6 kide zituela. Laguntzaile moduan, ALBOAN Gazte Sareko dozena bat partaide ibili zen eta ALBOANeko bolondres taldea ere.

 

Azken finean, egun borobila izan zen, zeinean sariak hiru taldeek jaso arren, benetan guzti-guztiok atera ginen garaile.

 

[[{"fid":"2589","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"297","width":"297","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"2590","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"297","width":"297","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"2591","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"292","width":"292","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"2593","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"331","width":"441","class":"media-element file-default"}}]]

 

Jardunaldiko argazki gehiago: