Skip to main content

Urriaren 7an migrante eta errefuxiatuekiko elkartasun olatuak blai egingo du Iruñea

7 de octubre: Pamplona se volcará con las personas migrantes y refugiadas

Datorren urriaren 7an migrante eta errefuxiatuekiko elkartasunez beteko dira Iruñeko karrikak ALBOAN GKE, San Ignacio ikastetxea eta Loyola Zentruak -Iruñeko udalak lagunduta- antolatutako jardunaldian. Jesusen Lagundiak bultzatzen duen Hospitalidad (www.hospitalidad.es) kanpainaren barruan kokatzen ekimena.

Jardunaldia goizeko 10:30etan meza batez hasiko da San Ignacio ikastetxean, eta ondoren kirol iharduerak, umeentzako tailerrak (margoa, puxikak, aurpegiak margoztea eta abar) eta “Bokata solidarioa” izango dira. 12:30etan ikasleak, gurasoak eta nahi duten guztiak ibilaldian aterako dira Bigarren Zabalgunean zehar autobus geltoki zaharreraino.

14etan 450 pertsonentzako bazkaria zerbitzatzen hasiko da aipatu geltokian. Bazkaria dastatzeko aldez aurretik izena eman beharko da www.alboan.org/ComidaSolidaria webgunean edo tikeak ALBOANeko egoitzan edo Pamplona, Tapas y Vinos tabernan erosiz. Zero Platerra erosteko aukera ere izango da, hau da, nahiz eta bazkarian ez egon, diru ekarpena egiteko aukera.

Jasotako diru guztia Ertamerikako-Mexikoko Migranteekiko Sare Jesuita (RJM-CA&NA) elkartearen egitasmoetara zuzenduko da, elkarte horrek migranteei emandako harrerarrako, hain zuzen.

Ekimenaren laguntzaileak ondorengoak dira: Diario de Navarra, Onda Cero Navarra, Bodegas Señorío de Sarria, Carretilla, Chocolates Subiza, Insalus, Canasa Logística, CYC, Neumáticos NYASA eta Pamplona, Tapas y Vinos taberna.

 

[[{"fid":"2398","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"319","width":"425","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"2399","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"319","width":"425","class":"media-element file-default"}}]]

Ordutegia

  • 11:00 Hainbat kirol jarduera eta jolasak San Ignacio Ikastetxean (Francisco Bergamín, 32).
  • 12:30 Ibilaldi solidarioa Bigarren Zabalgunetik 
  • 14:00 Bazkari solidarioa autobus geltoki zaharrean. (Conde Oliveto kalea, 6) 

 

Tikeak eta Zero Platerra

Bazkarirako tikeak: 12 euro; edo  9 euro 12 urtez beherakoak, langabetuak eta jubilatuentzat.

Ezin baduzu bazkarira etorri, ekimen solidarioarekin bat egin ahal duzu Zero Platerra erosiz.

Tikeak eta Zero Platerraren salmenta: www.alboan.org/ComidaSolidaria; ALBOANeko egoitza (Barañain etorbidea, 2); Pamplona, Tapas y Vinos taberna (Leyre, 14).