Skip to main content

Urriak 13, Migratzaile eta errefuxiatuekiko jardunaldi solidarioa Iruñean

Jornada solidaria en Pamplona con personas migrantes y refugiadas

Datorren urriaren 13an migrante eta errefuxiatuekiko elkartasunez beteko dira Iruñeko karrikak ALBOAN GKE, San Ignacio ikastetxea eta Loyola Zentruak antolatutako jardunaldian. Jesusen Lagundiak bultzatzen duen Hospitalidad (www.hospitalidad.es) kanpainaren barruan kokatzen ekimena.

Jardunaldia goizeko 11etan meza batez hasiko da San Ignacio ikastetxean, eta ondoren kirol iharduerak, umeentzako tailerrak (margoa, puxikak, aurpegiak margoztea eta abar) eta “Bokata solidarioa” izango dira. 12:30etan ikasleak, gurasoak eta nahi duten guztiak ibilaldian aterako dira Iruñeko erdiguneko kaleetatik.

Behin ibilaldia bukaturik, 14etan 450 pertsonentzako bazkaria zerbitzatzen hasiko da ikastetxean bertan. Bazkaria dastatzeko aldez aurretik izena eman beharko da www.alboan.org/ComidaSolidaria webgunean edo tikeak ALBOANeko egoitzan edo Pamplona, Tapas y Vinos tabernan erosiz. Zero Platerra erosteko aukera ere izango da, hau da, nahiz eta bazkarian ez egon, diru ekarpena egiteko aukera.

Jasotako diru guztia Ertamerikako Migranteekiko Sare Jesuita (RJM) elkartearen egitasmoetara zuzenduko da, elkarte horrek migranteei emandako laguntzarako: behin-behineko alojamendua, elikadura, artatze medikua, eta laguntza psikologikoa.

Ekimenaren laguntzaileak ondorengoak dira: Diario de Navarra, Onda Cero Navarra, Bodegas Señorío de Sarria, Carretilla, Chocolates Subiza, Insalus, Canasa Logística, eta Pamplona, Tapas y Vinos taberna.

 

 [[{"fid":"3177","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"273","width":"523","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"3183","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"280","width":"373","class":"media-element file-default"}}]]

Ordutegia

  • 11:00 Hainbat kirol jarduera eta jolasak San Ignacio Ikastetxean (Francisco Bergamín, 32).
  • 12:30 Ibilaldi solidarioa. 
  • 14:00 Bazkari solidarioa San Ignacio ikastetxean.

 

[[{"fid":"3181","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"510","width":"408","class":"media-element file-default"}}]]

Tikeak eta Zero Platerra

  • Bazkarirako tikeak: 12 euro; edo  9 euro 12 urtez beherakoak, langabetuak eta jubilatuentzat.
  • Ezin baduzu bazkarira etorri, ekimen solidarioarekin bat egin ahal duzu Zero Platerra erosiz.
  • Tikeak eta Zero Platerraren salmenta: www.alboan.org/ComidaSolidaria; ALBOANeko egoitza (Barañain etorbidea, 2); Pamplona, Tapas y Vinos taberna (Leyre, 14).