Skip to main content

Siriar errefuxiatuekin Xabierren eta Loiolan

Con las refugiadas y refugiados sirios en Javier y Loyola

ARGAZKI BILDUMA

Ekainaren 9 eta 10ean Loiolako Lurralde Plataformako erakundeek Hospitalitate bideak ekimeneko ibilaldiak burutu dituzte. Ia ehun errefuxiatu siriarrekin batera ibiltzeko aukera izan dugu, haiekin esperientziak partekatuz eta agintariei hainbat aldarrikapen helaraziz. "Go Forward Europe" taldeakoak dira eta gehienak Alemaniatik etorri dira.

Larunbatean siriar taldea Iruñean egon zen goizean eta ondoren Zangozatik Xabierko Santutegirainoko ibilbidea egin zuten hainbat lagunekin batera. Igandean Aizpurutxotik Loiolako Santutegira egin zuten ibilaldia. Bertan Ignacio Echarte SJ santutegiko zuzendariak egin zien ongietorria, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Azkoitia eta Azpieitako alkateekin eta beste agintari batzuekin batera.

Echartek, bere hitzaldian, Frans van der Lugt SJ jesuita holandarra izan zuen gogoan, harentzat Loiola oso leku esanguratsua zela adieraziz. Frans van der Lugt 2014an hil zuten Sirian. Berak horrelako txangoak antolatzen zituen kultur artekotasuna sustatzeko. Bere omenez ibilaldiak antolatzeari ekin zioten siriar gazte hauek Alemanian.

Ekitaldian manifestu bat irakurri eta eman zitzaion lehendakariari hamar aldarrikapenekin: errefuxiatuen biziak eta giza eskubideak errespetatzea, asilo politika ausartago bat martxan jartzea eta kultura artekotasuna sustatzea. Lehendakariak bere egin zituen aldarrikapenak eta errefuxiatuei honakoa esan zien: “nahiago nuke hauxe dela zuen etxea esaterik izango banu”.

Santutegiko lorategian denok bazkaldu ondoren, arratsaldean kultura arteko ekitaldi eder bat izan genuen, poesia, Siriako dantzak eta Arimux taldearen emanaldiarekin. Eguraldia lagun izan genuen goiz guztian zehar, baina arratsaldean, euri zaparrada baten azpian amaitu zen festa, guztiok dantzan eta barre algaraka.

Siriar taldeak ikastetxe eta erakundeak bisitatuko ditu egun hauetan eta asteazkenean Katalunia aldera joango dira. Han Lleidatik Manresarainoko ibilibidea egiteko asmoa dute.

[[{"fid":"2233","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"425","width":"567","class":"media-element file-default"}}]]