Skip to main content

Siria, ikusgai eta mintzagai. Iruñea, maiatzaren 17a

Siria centrará todas las miradas. Pamplona, 17 de mayo

Maiatzaren 17an, ostegunean, Iruñeko Civivox Iturraman (Esquiroz kalea, 24) Siriari buruzko zine-foruma izango da, Hernan Zin-en "Nacido en Siria" (Sirian jaioa) izeneko filma pantailaratuko delarik. SEI eta ALBOAN erakundeok antolaturiko ekitaldi berean, Leila Nachawati idazleak ‘Cuando la revolución termine’ (Iraultza bukatzen denean) liburua aurkeztuko du.

Film honek ihes egindako zazpi umeren begietatik isladatzen du Siriako gatazka, eta 18:15etan hasiko da. Hernán Zin argentinarrak zuzendu du, eta aurreko Goya sarietan dokumental hoberena sailean finalista izan zen. Zuzendaria 50 gatazka armatu baino gehiagotan ibilia da Giza Eskubideen egoera agerian uzteko eta sensibilizatzeko, dokumental, erreportai eta liburuen bitartez.

Pelikularen ostean, iluntzeko 8etan, Leila Nachawati Siriako idazlearen eskutik gerraren zergatiak eta garapena izango dira mintzagai. Nachawati, komunikazioan eta Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako giza eskubideen egoeran aditua, bere liburua ‘Cuando la revolución termine’ aurkeztuko du.

Ekitaldia “Leihoa mundura” izeneko elkartasunerako sentsibilizazio eta trebakuntzarako egitasmoan kokatzen da, eta Iruñeko Udalak babesten du.