Skip to main content

Norberaren migrazio istorioa berrikusten eta partekatzen

Migración

Abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Loiolaetxea Elkarteko gazteekin migrazio istorioen berrikusketa eta partekatze tailerra antolatu genuen.

 

Change Environment proiektuaren barruan parte hartzen duten ikasleek migrazio-prozesu desberdinetatik igarotako pertsonekin elkarrizketa saioak izaten dituzte. Ikasleek topaketa hori pertsona migratzaile eta errefuxiatuez dituzten aurreiritziak hausteko eragin handiena duen jarduera bezala nabarmendu ohi dute. Baina batzuetan ahazten zaigu hain eskuzabaltasun handiz beraien bizipenak elkarbanatzen dituzten pertsonak zaintzea oso garrantzitsua dela, bereziki istorio horiek zailak eta mingarriak direnean. Hori kontutan hartuta, abenduaren 18ko jarduerak bi helburu izan zituen

 

  • Gazte migratzaileak eta errefuxiatuak sentsibilizazio-eragile gisa parte hartzera gonbidatzea, Change Environment proiektuaren barruan.
  • Changeko parte-hartzea beraien prozesu pertsonalerako egokia den laguntza batekin koordinatzen dela eta testigantza partekatzen duten gazteentzat onuragarria dela zaintzea.

 

Horrela, Change Environment-eko migrazioei buruzko testigantza saioak onuragarriak izatea bilatzen da, bai istorioak entzuten dituzten ikasleentzat, bai istorioak kontatzen dituztenentzat.

Jarduera hau Alboanek (Euskal Herriko Change Environment proiektua koordinatzen du) eta Ondoan eta Loiolaetxea Elkarteek antolatu zuten. Elkarte horiek saiora gonbidatutako errefuxiatu eta migratzaile gazteei laguntza emateaz arduratzen dira.