Skip to main content

Mobile Give Day, Super Amara Bera Bera-ren eskutik

Super Amara Bera Bera con campaña TLC

Datorren larunbatean, maiatzaren 20an, Super Amara Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo emakumezkoen Eskubaloiaren Loterias ligako norgehiagokaren harira, Donostiako Bidebieta polikiroldegian Mobile Give Day izenekoa izango da.

Mobile Give Day delakoa telefono mugikor zaharrak jasotzeko ekimena da, eta ALBOAN GKEak martxan jarri duen Gatazkarik Gabeko Teknologia (http://www.tecnologialibredeconflicto.org/) izeneko kanpainaren parte da. Kongo EDn duela 20 urtetik baino gehiagotik bizi duten gatazka armatuak sorturiko giza eskubideen urraketa salatzea da kanpaina horren asmoa. Gerra hori hein batean lotuta dago gure teknologia funtzionatzeko ezinbestekoak diren mineral batzuk ustiapenarekin.

20an pertsona orok telefono zaharrak eramatea nahiko genuke, eta bertan jarritako kutxetan sartzea. Horrela, gailu horiek birziklatu ondoren ateratako diru-laguntzari esker Kongoko ekialdeko gatazkak eragindako errefuxiatuei lagunduko die ALBOAN GKEak.

Halaber, jokalariek sinaturiko Súper Amara Bera Bera taldeko kamisetaren zozketa izango da. Eta ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainari buruzko informazioa jasotzeko postu bat jarriko da.