MINTEGIA: IKASTETXEA ETA KULTURARTEKOTASUNA: ESPERIENTZIA ESANGURATSUAK

Alboan Alboan
11/01/2017
MINTEGIA: IKASTETXEA ETA KULTURARTEKOTASUNA

Momentu honetan, beharbada inoiz baino gehiago, argi dago Europako XXI. mendeko gizarteak bere etorkizunerako erronkarik garrantzitsuetariko bati aurre egin behar diola: gero eta handiagoa den kultura-aniztasuna ondo kudeatzea.
Beharrezkoa da, orduan, hezkuntza formalaren zein ez formalaren politiken errebisio kritikoa egitea, bai kurrikulum bera ere, hezkuntza bidezkoagoa, integratzaileagoa eta ez arrazista bultzatzeko.

Mintegi honen bitartez, hezkuntza formalaren eremuan garatzen ari diren esperientzia esanguratsu batzuk ezagutzeko aukera izango duzu. Hezkuntza inklusiboa ardatza bezala hartuz, esperientzia hauek beraien testuinguruan dagoen aniztasunari erantzuna ematen ari dira.

Urtarrilaren 21, 9.30-14.30.
Arrupe Etxeko ekitaldi aretoan (Aita Lojendio, 2, Bilbo).

PROGRAMA
9.30-10.00 → Dokumentazioaren esku ematea eta aurkezpena.

10.00-12.00 → Hitzaldia: Kultur arteko eskolaren erronkak XXI. mendeko gizarterako (Xavier Besalú).

12.00-12.30 → Etenaldia eta kafea (Catering).

12.30-14.30 → Mahai ingurua: Esperientzia esanguratsuak kultur arteko hezkuntzan.

  • Ángel Serrano, Padre Piquer Formazio Zentroko zuzendaria (Madril): ataza anitzeko gela kooperatiboak.
  • Irene González eta Ixone Akesolo, Basauri-Galdakaoko Berritzeguneko aholkulariak ikasketa kooperatiboan (Vic-eko unibertsitateko Ikasteko Kooperatu/Kooperatzen Ikasten programa).
  • Egibide Ikastetxea (Vitoria-Gasteiz): Ikasketa eta zerbitzu solidarioa.
  • San José Jesuitak Ikastetxea (Durango): proiektuetan oinarritutako ikasketa eta baliabide didaktikoen sorkuntza.
  • Moderatzailea: Jesús Prieto.

IZEN-EMATEA
Hurrengo estekan, formularioa betetzen: https://alboan.civi-go.net/civicrm/event/info?reset=1&id=6

PLAZA MUGATUAK!

Kategoria: