Skip to main content

Migragesto 2021: aniztasunean eta elkarbizitzaren alde

Migragesto 2021: Desde la diversidad y por la convivencia

Abenduaren 18a Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna denez, abenduaren 17an, Jesusen Lagundiaren Loiola Plataforma Apostolikoaren erakundeek eta obrek MIGRAGESTO2021 garatu genuen, hau da, sarearen bidez Hospitalitatearen aldeko ekintza, goiburu hau izan genuelarik: “Ausartu zaitez aniztasunean eta elkarbizitzaren alde arraunean ibiltzera”.

Elkarren segidako 12 ordutan, hainbat jarduera garatu genuen: hausnarketa, prestakuntza, sentsibilizazioa eta ekintza partekatua, aniztasuna bultzatzeko eta elkartasunez eta inklusioz eginiko kultura sustatzeko. Aniztasunaren aberastasuna eta indarra, baita sare bidezko lana ere, nabarmendu nahi genituen, modu horretan aritzeak aukerak eskaintzen dizkigulako, Hospitalitatearen eta elkarbizitzaren aldeko herritartasuna eraikitzeko.

 

 

Zenbait jarduera izan ziren: otoitz modukoak; ikasleeenak, hala nola Kahoot,  bideoen grabaketa, janari bilketa, beste batzuekiko topaketak, auzolandegiak, gizarte praktikak ikusteko proiekzioak; gazteen topaketa esperientziak elkartrukatzeko; gizarte ikusgaitasunerako ekintzak, hau da, Latinoamerika, Afrika eta Asiako testigantzak eta gure gizarteko migrazio prozesuak zabaltzea.

 

[[{"fid":"5317","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"497","width":"663","class":"media-element file-default"}}]]

Eta zu? Ausartuko zara aniztasunean eta elkarbizitzaren alde arraunean ibiltzera?