Martxoaren 19an Emakume Ausarten aldeko 5. Lasterketa solidarioa izango da Gasteizen

Alboan Alboan
03/02/2017
Martxoaren 19an Emakume Ausarten aldeko 5.

Datorren martxoaren 19an Emakume Ausarten aldeko 5. Lasterketa solidarioa izango da Gasteizen. Ekimen honen bitartez, euren bizitza aldatu eta hobetu nahi duten emakumeen aldeko laguntza jaso nahi dugu ALBOAN GKEtik.

Aurtego honetan, bildutako diru-laguntza Peruko emakumeen garapena eta genero berdinketa ahalbidetzen duten egitasmoetara bideratuko da. Limako eskualdean Servicios Educativos El Agustino (SEA) erakundeak genero inekitatearen aldea murriztu nahian dihardu. Emakumeei sostengua emanez, euren trebakuntzaren alde lan eginez, eta aholkularitza papera betez, lan duin bat eskuratzeko aukera eman edo gizartean parte hartzeko ateaz zabaltzen dizkiete. Baina, azken finean, emakumeak –emakume ausartak- badira beren garapenaren protagonistak.

Martxoaren 19an korrikalariak San Prudencio (Arka Plaza) kaletik goizeko 11:30etan abiatuko dira eta, 6,2 kilometro egin ostean, abiapuntura itzuliko dira. Aurretik, 11etan umeen lasterketa izango da. Parte hartzeko 10€ ordaindu beharko dira, eta http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak webgunean eman behar da izena. Umeen kasuan, 3 €-eko dirulaguntza eskatzen dugu partehartzeagatik, lasterketaren egunean bertan ordaindu ahal dela. Halaber, lasterketan parte hartu ezin izango dute pertsonek 0 dorsala erosi ahal dute eta horrela laguntza egin.

Ekimen hau ondorengoen laguntzak jaso du: Arabako Foru Aldundia, Gasteizeko Udala El Correo, Cadena SER, Hamaika Telebista, UDAPA, EGIBIDE, Laboral Kutxa, Gaikar Kirolak, Club La Blanca, BM, Ticketea eta Muxote Potolo Bat.

Argibide gehiago eta izen-ematea: http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak

 

Kategoria: