Skip to main content

Lan eskaintza. IKT arduraduna

Oferta de empleo. Responsable TIC

Pertsona bat behar dugu IKT Arduradunaren lanpostua betetzeko, motibazio handikoa eta gure erakundeen estilo eta misioarekin identifikatzen dena.

 

1. Lanpostuaren misioa:

IKT zerbitzuak mantentze- eta garatze-lanekin zerikusia duten eginkizun guztiak gobernatzea, planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, beharrezko den azpiegitura teknologikoarekin batera, Arrupe Etxea eta Alboan erakundeen biltze-atazan eta komunikazioetan beren egoitzekin, modu proaktiboan.

 

2. Lanpostuaren zereginak

  • IKTen kudeaketa integrala, kanpoko aholkularitza eta praktiketako pertsonekiko koordinazioa.
  • Sare eta komunikazioen beharrezko arkitektura diseinatzea Alboan fundazioaren lau egoitzetan.
  • Arrupe Etxearen instalazioak koordinatzea.
  • Komunikazioen kudeaketa (sare pribatuak, telefonia mugikorra eta finkoa), eta operadore eta hornitzaileekiko harremanak.
  • Ekipoen inbentarioa eta ikuskapena egitea, baita beren berrikusketa planifikatzea ere.
  • Ekipo informatikoak erostea (ordenagailuak, inprimagailuak, komunikaziorako ekipoak, etab.), instalatzea eta egoki funtzionamenduan jartzea.
  • Lizentziak, antibirusak, posta elektronikoa eta instalatutako edozein software eguneratzea.
  • Softwarearen hornitzaileekiko harremanak eta eraldaketa digitalaren proiektuak diseinatzea.
  • Gertakari informatikoen konponketak koordinatzea.
  • Zerbitzarien administrazioa/kudeaketa.
  • Switchen eta VLAN konexioen kudeaketa eta konfigurazioa.
  • Segurtasun-kopiak.
  • Segurtasunerako mehatxuak detektatzea eta aztertzea, baita prebenitzeko teknikak garatzea ere.

 

3. Eskatutako profila

  • Gradua / Informatika edo Telekomunikazioen Ingeniaritzako Masterra.
  • Antzeko lanetan, gutxienez bi urteko esperientzia.
  • Menperatzea:
    • Ingurune birtualizatuak
    • Ekipoen erosketa, konfigurazioa eta mantentze-lanak (ordenagailuak, inprimagailuak, komunikazio-ekipoak, etab.)
    • Zerbitzarien administrazioa/konfigurazioa
    • Erabiltzaileei euskarria
    • Zibersegurtasuna

 

  • Aintzat ere hartuko da:
    • Garapenerako Lankidetzako prestakuntza eta/edo boluntariotzan izandako esperientzia.
    • Euskara eta ingelesa ongi erabiltzea, ahoz zein idatziz.
    • Software librea ezagutzea.

 

4. Eskatutako konpetentziak

  • Profesionaltasuna: kalitatezko lana egitea, eta ardurazkoa
  • Planifikazio ona, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzea
  • Proaktibitatea
  • Autonomia
  • Harreman pertsonaletarako erraztasuna
  • Ekimena izatea eta lorpenerako orientazioa

 

5. Eskaintzen da:

  • Urtebeteko kontratua, mugagabea izateko aukera izanik.
  • Egoitza: Bilbo
  • Asteko 34 orduko lanaldia Alboan Fundazioan eta Arrupe Etxean, ordutegi-malgutasunez.
  • Lanean hastea: berehala

 

Interesaturik dauden pertsonek curriculuma, eskuz idatzitako motibazio-gutuna eta erreferentziak bidal ditzakete 2021eko abenduaren 8an baino lehen, posta elektronikoaren bitartez eta gaian “IKT ARDURADUNA” adieraziz, helbide honetara: personal@alboan.org