Skip to main content

"Kolonbiako bake eraikuntza" hitzaldia. Donostia, 2017ko urriaren 25a

Conferencia "Construcción de la Paz en Colombia"
  • Luis Guillermo Guerrero, Kolonbiako CINEP- Programa Por la Paz-eko zuzendaria
  • 2017ko Urriaren 25a, asteazkena.19: 00etan.
  • Arrupe Aretoa, Garibay 19, Donostia.
  • Antolatzaileak: ALBOAN, Centro Loyola, Deusto Forum
  • Laguntzailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

 

Ikerketa eta Hezkuntza Popularraren Zentroa-Bakerako Programa (CINEP/PPP) Kolonbiako Jesusen Konpainiaren orientabideetatik abiatuta gizarte aldaketa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko fundazioa da. CINEP/PPP-ak gizarte justuago, demokratikoago eta baketsuago bat eraikitzeko egiten du lan, baztertutako gizon-emakume eta biktimen alde eginez.

Asmo horretan, bakea eraikitzeko, giza garapen integrala eragiteko, eskubideak gauzatzeko eta demokrazia hedatzeko alternatibak sortzen ditu, ikerketa eta informazio ekoizpena, hezkuntza, gizarte prozesuen indarketa, intzidentzia eta komunikazioaren bitartez.