Skip to main content

Kidenda: mundu bidezkoago sor dezagun eguneroko usadioez

Kidenda

Kidenda-tik gure denda online (www.kidenda.org) bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu, eta bidezko eta tokiko Merkataritzaren produktu ugari ezagutu ahal izango dituzu: elikagaia, kosmetikoa eta eskulanak. Kalitatezko produktuak dira, biologikoak eta osasungarriak. 

Alboan, Caritasek eta Misioetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatutako Bidezko Merkataritzarako egitasmoa da Kidenda. Hegoaldeko herrialdeen garapenari lagundu nahi dugu, bidezko merkataritzako erakundeen produktuak komertzializatuz. Eta baita gizartea nazioarteko merkataritzaren, Iparralde-Hegoaldea hartuemanetan duen eraginaren, bidezko merkataritzak eskaintzen duen aukeraren eta kontsumo arduratsuaren alde egitearen inguruan ere sentsibilizatu nahi dugu.

 


Kidendak hiru arlotan jarduten du



- Bidezko merkataritzako produktuak komertzializatu.

Eskulangintza, bitxi eta ehun-gaiak. Bitarteko barik erositakoak, Hegoaldeko herrialdeetako (Ekuador, Peru, Nikaragua, India, Paraguay, e.a...) erakunde ekoizleekiko harreman zuzenean. Teknika, gizarte eta ingurugiro kalitatea bermatzen duten erizpideak betetzen dituzte.

- Sentsibilizatu.
Gu guztion, herritarron jarrera aldaketa da gizarte aldaketarako eta/edo iparralde/hegoaldea aldea gutxitzeko edo deuseztatzeko giltza. Bidezko merkataritza kontsumo arduratsua, kritikoa sustatzen duen ekimena da. Sentsibilizatzea bultzatzen da saltzerakoan edo beste bide batzuetatik: hitzaldiak, ekintzak, heziketa ikastaroak edo era bateko eta besteko idazkiak.

- Boluntarioak.
Gizabanako eta gizatalde ekintzaileen partehartzea egitasmoan. Boluntarioek gauzatzen dute bidezko merkataritzaren egitasmoa eta eurek sustatzen dute Kidendaren egitekoa inguru hurbilean. Boluntarioak honako beharretan banatzen dira: merkataritza, sentsibilizatzea, dendako arreta eta talde ekintzak.

 

Funtsean, beste kontsumo eredu batekin eta aberastasunaren birbanaketa zuzenarekin eta ekonomia balioetan ez ezik giza balioetan oinarritutako gizartearekin zerikusia duen proposamena da Kidenda. Keinu bakoitzak du zeresana. Bat egin!

www.kidenda.org

Kidenda. Viuda de Epalza kalea, 6. 48005 Bilbo. 944 792 862.