Inequality Webquest: Milesker!!
Urtarrilaren 27an, ALBOAN GKE-k Deustuko Unibertsitatean INEQUALITY WEBQUEST erronka burutu zuen. INEQUALITY WEBQUEST gizarte desberdintasunen zergatiak argitzeko Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da.
Sakeleko telefonoak erabiliz, proba batzu ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita zuen helburu.
Munduan zeharreko sei etapetan, ginkanak desberdintasunak sortzen dituzten zioak ezagutu eta horien gainean hausnartzeko parada eman zien gazteen taldeei: gatazka armatuak, genero desberdintasuna, lurraren banaketa ezbidezkoa, gizarte desberdintasuna, injustizia ekonomikoa eta soziala, eta oinarrizko gizarte eskubiderik ez izatea.
Dozenaka neska-mutilak aritu ziren hainbat froga gainditu nahian, eta jardunaldi honetan guztiok irabazle atera baziren ere, txapeldunak ondorengoak izan ziren: Bilboko Indautxu jesuiten ikastetxeko ikasleak, 14 eta 18 urte bitarteko mailan; eta Getxoko Fadura taldea, 19 eta 25 urte bitarteko mailan
Kontzientzi handiko gazte aktiboak, Informazio Teknologia, eta borrokatu behar diren gizarte desberdintasunak. Formula arrakastatsua. Bilboko Udalaren babesa eta Deusto Tech, berrikuntza teknologikorako unibertsitate institutuaren babesa zuen ekimenak.