Skip to main content

Ikusi nahi ez den errefuxiatuen drama

Presentación exposición Stand by

Abenduaren 18an, astelehenean, Migranteren Nazioarteko Eguna zela, “Stand by. Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean” izeneko argazki erakusketa Bilboko Deustoko Unibertsitateko klaustroan zabaldu zen. Erakusketa Iván Benítez argazkilari naparrak egin du, ALBOANek bultzatu duelarik.

 

Irekiera ekitaldian, Antonio José España SJ, Jesusen Lagundiaren Probintziala; José María Guibert SJ, Deustuko Unibertsitateko Errektorea; José Ignacio García SJ, Errefuxiatuen aldeko Europako Jesuiten Zerbitzua; Miguel González, Ellacuria Fundazioaren Zuzendaria; eta Mª Mar Magallón, ALBOANeko zuzendaria izan ziren.

 

Halaber, Cruz Noguera aktore eta antzerkigileak migratzaile eta errefuxiatuen oinazea taularatu zuen “Passport” antzezlanaren bitartez, eta Ellacuria Fundazioko bi kideek migrante eta errefuxiatuen eskubideen aldeko manifestua irakurri zuten.

 

Urtarrilaren 31erarte izango da ikusgai erakusketa Bilboko Campusean, eta Dibond alumniozko 75 zm. X 60 zm. 29 panelez osaturik dago. Libano eta Grezian Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak artatzen dituen errefuxiatuen eguneroko bizitza isaladatzen dute argazkiek.

 

Laguntza juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen dizkie Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak, eta, umeek ikasten jarrai dezaten eskolak sustatzen ditu, Europako Estatuek eurentzako kokatze ziurra eta duina eman arte.

 

ALBOAN GKE Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin elkarlanean aritzen da, eta errefuxiatuen drama gurenagatzeko erakusketa hau bultzatzen du. Izan ere, errefuxiatuen begiradeei geure erantzuna zor diegu.