Skip to main content

Ibiltari 2021. Ibili pertsona guztiek ura izateko eskubidearen alde

Ibiltari 2021

Abenduaren 15ean Ibiltari 2021 ekimenari hasiera emango diogu, elkartasun- eta kirol- ekimena Alboan-en 25. urtemuga ospatzeko eta pertsona eta komunitate zaurgarriek edateko ur nahikoa eta kalitatekoa izateko beharrari buruz kontzientziatzeko. Partehartzaile guztiok 30.000 kilometro egiteko erronka dugu eta, horrela, ALBOANek martxan dituen proiektuentzat behar adina funts lor dezagun.

Eguberri hauetan, ibiltzera ateratzen bazara edo xenda- nahiz mendi-ibiliak egiten badituzu, orain kausa on baten alde aritu zaitezke

Munduan, gutxi gorabehera 3.000 milioi pertsonak edateko urik ez duela izan behar dugu gogoan. Horregatik, Latinoamerikan, Afrikan eta Indian premia horri erantzuten ari zaio Alboan, komunitate zaurgarriek ura izateko eskubidearen defentsan egiten duten lana babestuz eta bizi-baliabide baliotsu horren garrantziari buruz sentsibilizatuz. Gainera, krisi klimatikoak arriskuan jartzen du gizakion biziraupena, baita beste hainbat espezie eta ekosistemarena ere, eta eragin bereziki larria du jende txirotu eta zaurgarrienen gainean.

Geuek ere harri koskorra jarri nahi dugu, indarrak batuz Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 6. Helburuan planteatutako xedeak lortzeko: hau da, pertsona guztiek ura eta saneamendua izatea, 2030a baino lehen.

 

Ibili eta kilometroak egin

Ibiltari 2021 abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra izango da. Tarte horretan edozein pertsonek hartu ahal du parte erosoen duen moduan. Soil-soilik online izena eman, app-a deskargatu eta eginiko distantzia gorde beharko du.

Ibilaldia amaitutakoan, atera argazki bat eta lorpena sare sozialetan partekatzeko gonbitea egiten da, Facebook, Instagram edo Twitterren argitaratzean #urarengarrasia traola erabiltzen dela ziurtatuz.

Ibilitari 2021 ekimenaren gaineko informazio osoa eta izena emateko: https://ibiltari.alboan.org/eu

Izena eman orain!