Skip to main content

Hezkidetza: Hezkuntza Eraldatzailerako Oinarria. EDUKALBOAN 4. Topaketa

IV ENCUENTRO DE LA RED DE EDUCADORES Y EDUCADORAS POR LA SOLIDARIDAD DE ALBOAN-EDUKALBOAN

Martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean, Lizarran (Nafarroan), berrogeita hamar pertsona inguru bildu ziren, Hezkidetza: Hezkuntza Eraldatzailerako Oinarria goiburupean. Bertan, ikastetxeetako, scout taldeetako eta gazteekin lan egiten duten elkarteetako hezitzaileek parte hartu zuten.

Hezkuntza eraldatzailearen ezaugarriei buruz hausnartzea eta sakontzea izan zen helburua, hezkuntza mota hori tresna lagungarritzat hartzen baitugu gizarte bidezkoago eta barneratzailerantz aurrerapenak emateko, desberdintasunen kontra eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa har dezaten herritarrek.

ALBOANen aldetik, Hezkidetza hartzen dugu eraldaketa horren ardatz. Saioetan, Estibaliz Linaresen laguntza izan genuen. Ikastetxeetan laneko esperientzia handikoa izanda, emakumearen ahalduntzerako aholkularia da.

Parte hartzeko giro onean, hezkidetzaren zentzuari buruzko ideiak partekatu ziren: zein erronka-mota planteatzen dituen eta zer-nolako garrantzia duen hizkuntza barneratzaileak errealitate bideazkoagoa eraikitzeko. Esperientziak partekatzeko unea ere izan genuen.

Itxaropena berritzeko topaketa izan zen, hezkuntzaren bidez, mundua eraldatzeko ahaleginak sendotzeko, eta beste hezitzaile batzuen laguntza sentitu ahal izateko.

Eskerrik asko eta zorionak parte hartu duzue guztioi!!