Skip to main content

"Fedea eta konpromiso soziopolitikoa" kurtsoaren 4. edizioa

Fe y Compromiso Sociopolítico

Abuztuaren 26tik 30era, Fedea eta Konpromiso Soziopolitikoa udako ikastaroaren laugarren edizioa garatuko da, Loiolako Jesus eta Maria espiritualitate etxean, Azpeitian.

 

Ikastaro hau 22-35 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago. Helburua da fedearen eta politikaren arteko erlazioa aztertzea. Era horretan, gaitasun-tresnak eskainiko dira, kontraesanez beteriko munduan guztien onaren aldeko zerbitzu publikoarekiko konpromisoa izateko.

Lau jardunaldietan zehar, ondoko ekintza hauek luzatuko zaizkie parte-hartzaileei:

  • IKUSI. Gaurko testuingurua -globala, europarra, estatala- aztertu, hiru gai hauek kontuan hartuta:

 

  • Mugikortasuna/aniztasun kulturala
  • Generoa eta berdintasuna
  • Ingurumen- eta gizarte-justizia eta ekologia

 

  • AZTERTU. Bigarren jardunaldian, errealitatearen irakurketa egiteko eta bazterketa-egoeretara hurbiltzeko Elizak egin dituen ekarpenak hartuko ditugu kontuan.

 

  • EKIN. Hirugarren egunean, partaidetza soziopolitikoari eta elkarrizketari buruzko hausnarketa egingo dugu, esperientzia zehatzak aintzat hartuta.

 

  • EKIN. Azken saioa norberaren hausnarketarako eta inplikaziorako gonbidapena izango da.

 

Informazio gehiago jasotzeko eta izenak emateko: p.castells@alboan.org

Informazio gehiago dago eskuragarri hemen: www.feypolitica.net