Skip to main content

Errefuxiatuei buruzko jardunaldia Iruñean Europako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitaren eskutik

Jornada sobre refugio en Pamplona

Otsailaren 2oan, asteartean, Justizia Sozialaren nazioarteko egunean, Jose Ignacio García jesuitak, Europako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita (SJR) erakundeko zuzendariak Iruñea bisitatu zuen erakunde horrek Europa mailan garatzen duen harrera-lana Nafarroako gizarteari aurkezteko asmoz

Goizean, Garcíak eta ALBOANeko kideek Nafarroako Parlamentuko Bizikidetza eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordearen aurrean, SJR erakundeko lana aurkezteaz gain, Jesusen Lagundiaren Gizarte Sektoreak aurrera daraman "Hospitalidad" izeneko ekimena eta "Mugetatik Haratago" delako hezkuntza-proposamenaren berri eman zuten. Halaber, Nafarroako Ganbararen babesa eskatu zuten politika migratzaile bidezkoak izatea eta legezko bide ziurrak zabaltzea lortzeko asmoz.

[[{"fid":"1958","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"226","width":"301","class":"media-element file-default"}}]]

Arratsaldean, Gaztediaren Etxean, Europara iristen diren errefuxiatuen harrerari buruzko hitzaldia eman zuen Jose Ignaciok, 100 lagun baino gehiago bildu zirela. Hor bertan, Ivan Benítez argazkilariaren "Stand By" erakusketa ere aurkeztu zen. Gehienbat, Siriako errefuxiatuek Libano eta Grezian daukaten eguneroko bizitza hurbiltzen du erakusketa horrek 30 irudietan.

Ekitaldia “Leihoa mundura” izeneko elkartasunerako sentsibilizazio eta trebakuntzarako egitasmoan kokatzen da, eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak laguntzen dute.

 

Goiko argazkia: Calleja/Diario de Navarra.