Skip to main content

Ekainaren 16a. Antzerki solidarioa Deustuko Unibertsitatean. Bilbo.

16 de junio. Teatro solidario en la Universidad de Deusto, Bilbao

SARRERAK SALGAI HEMEN

 

BESAULKI 0 SOLIDARIOA HEMEN 

 

Ekainaren 16an, ostiralean, 19:30etan Recuerdo Antzerki Taldeak Pedro Muñoz Secaren ¨La venganza de Don Mendo" antzezlana taularatuko du ALBOANen alde. Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan (Bilboko Unibertsitateen Etorbidea, 24) izango da ekitaldia. Aurten 100 urte bete dira antzezlan hori estreinatu zenetik.

Recuerdo Antzerki Talea Madrileko Nuestra Señora del Recuerdo izeneko ikastetxeko gurasoek osatzen dute eta 1994an sortu zen antzerkigintza sustatzeko eta ikastetxe horretako hezkuntz-komunitatearen dinamika hobetzeko nahian. Urteko bi emanaldi eskaintzen ditu, horietako bat GKE baten alde izaten delarik. Aurten ALBOAN izan da aukeratua, eta ondorengo egitasmoa sustatuko du: Amazonia: guztion etxea babestuz. Sentsibilizazioa, kulturarteko hezkuntza, eta hezkuntz elebiduna.

 

[[{"fid":"2210","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"277","width":"423","class":"media-element file-default"}}]]

Jasotako diruaz Panamazoniarako Zerbitzu Jesuita, Fe y Alegría herri-hezkuntzaren mugimendua, Xavier Sarea eta ALBOANen amankomuneko proiektu hori sustatuko da. Horren bitartez, Venezuela, Ekuador, Peru, Bolivia, Brasil, Guyana eta Kolonbiako Fe y Alegría erakundeko ikastetxeetan kulturarteko hezkuntza, hezkuntz elebiduna, eta naturaren babesa eta defentsa bultzatuko dira.

Sarrerak 7 eurotan daude salgai. Antzerkia ikustera joan ezin duten lagunek, eta elkartasuna adierazi nahi, besaulki 0-ko sarrerak hartu ahal dituzte, hau da, Amazoniako egitasmo horretara zuzendutako diru-laguntza egin dezakete.