Skip to main content

Bizitzaren eta naturaren defendatzaileak. Euskadi, martxoak 2-4

Bizitzaren eta naturaren defendatzaileak: Bizitzaren iraunkortasuna estraktibismoaren aurrean

Martxoaren 2tik 4ra, Amazoniako, Kolonbiako, Venezuelako, Hondurasko eta Guatemalako giza eskubideen eta naturaren defendatzaile diren emakumeekin hitz egiteko eta gogoeta egiteko guneetara gonbidatu nahi zaitugu. Bizitza eta lurraldea hainbat testuingurutan defendatzea zertan datzan sakonduko dugu, eta jasaten dituzten arriskuei helduko diegu, emakume izateagatik eragiten dieten arrisku espezifikoetan arreta berezia jarriz.


Defendatzaile talde honen eskutik, lehengaien estraktibismoan oinarritutako garapen-eredu baztertzaileen aurrean dituzten erresistentzia-borrokak ez ezik, bizitzaren iraunkortasuna sustatzen lagunduko duten alternatibak eraikitzeko egiten dituzten ahaleginak ere ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Parte hartzen duten defendatzaileak

  • Anitalia Pijachi. Okaima herriko lider indigena. Bertako lurraldearen, bizitzaren eta hazien defendatzailea (Leticia, Kolonbia).
  • Jenny Paola Ortiz Fonseca. Giza Eskubideen, Gizarte Mobilizazioaren eta Kulturartekotasunaren Programaren koordinatzailea Herri Ikerketa eta Hezkuntza Zentroan-CINEPen (Bogota, Kolonbia).
  • Juana Francisca Urbina. Lider indigena tolupana. (Yoro saila, Honduras).
  • Katia Milena Ustate. Raíces, amor por el territorio eskolaren sortzaileetako bat (La Guajira, Kolonbia).
  • Keyla Canales. Gogoeta, Ikerketa eta Komunikazio Taldeko ikertzailea-ERIC/RP. (Progreso, Honduras).
  • Lily Calderon. Panamazoniako Eliz Sareko Giza Eskubideen Eskolako koordinatzailea (Amazonia, Peru).
  • Lucia Ixchiu. Kazetari komunitarioa (Guatemala).
  • María Felicita López. Lenca emakume indigena, lurraldearen buru eta defendatzailea (La Paz Saila, Honduras).
  • María Teresa Urueña. Eragin politikoa migratzaileekiko Jesuiten Sarean-RJM LAC (Bogota, Kolonbia).
  • Minerva Vitti. Gumilla Zentroko ikertzailea (Caracas, Venezuela).
  • Yalenis Josefa Medina. Giza Eskubideen, Bizitzaren eta Lurraldearen defendatzailea (La Guajira, Kolonbia).
  • Giza Eskubideen defendatzailea Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan (Cauca, Kolonbia).

 

Mintegia eta hitzaldiak

  • BILBO. Martxoak 2, 11:30 - 14:00. Areto nagusia, Arrupe Etxea. Aita Lojendio kalea 2

[[{"fid":"6515","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"45","width":"235","class":"media-element file-default"}}]]

  • BILBO. Martxoaren 2a. 19:00 - 20:30. Erabilera anitzeko aretoa, Arrupe Etxea. Aita Lojendio kalea 2
  • DONOSTIA. Martxoaren 2a. 19:00 - 20:30. Arrupe aretoa. Loiolako zentroa. Andia, 3
  • DONOSTIA. Martxoaren 3a. "Transizio energetikoa eta gatazka ekosozialak". 10:30 - 12:30. Foro aretoa, Larramendi eraikina. Deustuko Unibertsitatea.
  • ZARAUTZ. Martxoaren 3a. 19:00 - 20:30. Pagoeta Mendizale Elkartea. Santa Marina kalea 2, 1.a Zarautz.
  • GASTEIZ. Martxoaren 4a. "Amazoniako defendatzaileak: uraz ari gara".12: 00-13: 30. Ataria Interpretazio Zentroa. Salburua parkea

 

Gehiago jakiteko: https://defensoras.somos-amazonia.org /