Skip to main content

Aurten ere, Iruñeak Hospitalitatea ospatu eta aldarrikatu du

Celebrar y reivindicar la Hospitalidad

Ehunka pertsonak egin zuten bat Hospitalitatearen egunarekin urriaren 13an Iruñean, migratzaileei eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, ALBOAN elkartearen, San Ignacio ikastetxearen eta Iruñeko Loyola zentroaren eskutik.

 

Egunari hasiera emateko, eukaristia bat egin zen Sortzez Garbiaren elizan. Gero, ikastetxeko ikasleek prestatutako «pintxo solidario» batzuk dastatu ahal izan zituzten bertaratuek; pintxoez gain, eurek egindako xaboiak, imitaziozko bitxiak eta iman apaingarriak aurkeztu eta salgai jarri zituzten ikasleek. Iván Benítez fotokazetariak ere hartu zuen parte egun horretan. Hark Stand by, mugetatik haratago erakusketa aurkeztu zuen, eta, bertan, testuinguru desberdinetako biztanleriaren errealitatea irudikatzen du; besteak beste, Libano, Grezia eta Mexikokoena. 

 

13:00ak aldera, adin guztietako 800 pertsona baino gehiago erdigunean barrena ibili ziren, San Ignacio ikastetxean hasi eta amaituta.

 

Gero, herri-bazkaria egin zen zenbait pertsona garrantzitsuk hitz batzuk esan ondoren; besteak beste, ALBOAN erakundearen Nafarroako koordinatzaile Javier Anduezak, ikastetxearen zuzendari Carlos Morazak eta Iruñeko Loyola zentroaren arduradun Ignacio Aranzadik. 400 pertsona baino gehiago izan ziren bazkarian, entsaladilla eta paella jaten, eta Los Habituales taldeak girotutako bazkalondoa izan zuten.

 

Azken batean, ospatzeko eta aldarrikatzeko egun handi bat izan zen, eta Jesusen Lagundiko gizarte-sektoreko erakundeek sustatutako «Hospitalitatea» kanpainaren barruan sartzen da.

 

Bildutako dirua Migratzaileentzako Erdialdeko Jesuiten Sareari laguntzera bideratuko da; hain zuzen ere, oinarrizko beharrei erantzutera (besteak beste, aldi baterako bizilekua, elikadura