Skip to main content

Amazoniara bidaia Alboan eta Gabonetako Haur Parkearekin

PIN

Gabonetan, abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra Barakaldoko BECeko Umeen Gabonetako Parkera (UGP) joaten diren haurrek Amazonia ezagutu eta bizi ahal izango dute Alboan-ek prestatuko duen standean.
 


Amazonia mehatxatuta dago erauzketa-proiektuek eta azpiegitura handiek aurrera egin dutelako, eta, ondorioz, biztanleak lekualdatu eta baso-soiltzea areagotzen da. Ondorio zuzenak ingurumenaren degradazioa eta oihanaren zaindari gisa ezagutzen diren herri indigenen kultura eta nortasuna desagertzea dira. Baina klimaren egonkortasuna eta planeta osoaren bizitza ere jokoan daude. Geure bizitza.

 



Horregatik, Alboan GKEak eta Entreculturas GKEak "Amazonia gara, defenda dezagun gure etxe komuna" kanpaina abiarazi dugu. Herritarrak klima-aldaketaren aurka mobilizatu nahi ditugu, ekosistema bakar hori babesteko.
 



Standera hurbiltzen diren txikiek eta helduek tailer bat egiteko aukera izango dute, non naturaren zaintzarekin konprometituko diren. Gainera, Alboan-ek eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amazonia Gara kanpainaren inguruan egindako lankidetzaren ondorioz, "Ez gara jaitsiko!" ipuinaren eta diskoaren eguneroko zozketan parte hartu ahal izango dute, sinatuta eta guzti, Amazonia ikusi eta entzutera gonbidatuz.


Azken batean, ondo pasatzeko, trebatzeko eta Etxe Komunaren parte sentitzeko gunea, guztiok baikara Amazonia.

 


Lotura interesgarriak


• Amazonía Gara kanpaina: https://www.somos-amazonia.org/eus/

• Ipuina eta diskoa Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin: https://www.somos-amazonia.org/eus/pirritx-eta-porrotx-amazoniarekin-elkarlanean/

 

Argazkia: KATXIPORRETA KOOP.E.