Skip to main content

ALBOANek Gardentasun eta Gobernamendu Onaren ziurtagiria lortu du

Certificado de Transparencia y Buen Gobierno

Espainiako GGKEen Koordinakundeak ematen duen Gardentasun eta Gobernamendu Onaren Ziurtagiria lortu du ALBOAN erakundeak, kanpoko agentzia batek kontu-ikuskapena egin ondoren. Ziurtagiri horrek berritzen ditu lehenago lortutakoak eta 2020. urteraino dauka jadanekotasuna.

Gardentasun eta Gobernamendu Onaren Tresna aztertu ondoren lortzen da ziurtagiria, eta ekimena 2012an ezarri zuen Espainiako GGKEen Koordinakundeak bere erakunde-bazkideen artean.

Tresna hori autorregulaziorako ardurazko jarduera da, bertan identifikatzen baitira Sektoreak praktika ontzat baloratzen dituen zenbait parametro.

Tresnak ere badakar berekin kontuak azaltzeko jarduera publikoa, eta horrela indartu eta areagotzen ditu jadanik garatzen arin garen beste jarduera batzuk, bai banaka egindakoak (txostenak, kontu-ikuskapenak, ebaluazioak…), bai kolektiboki garatutakoak (Sektorearen Urteko Txostena).

Kontuak argi azaltzeaz gain, gardentasunak esan nahi du erakundearen egitura ere argi azaltzea. Hau da, ongi azaldu nola funtzionatzen duen, lana nola garatzen den, zeintzuk diren barneko prozesuak, erabakiak, lortutako emaitzak. GKEak lan egin behar du modu arduratsuan arlo sozialean, ekonomikoan eta ingurugiroan. Horrez gain, erakundeak ziurtatu behar du informazio hori era zabalean eta argian hedatzen dela, edozein pertsonak, interesaturik egonez gero, erraz ezagut dezan.

Gobernamendu Onak esan nahi du erakundearen norabideak pertsonen ardurak ongi definitzen dituela, etengabeko hobekuntza bultzatzen duela, eta plangintzarako baliabide egokiak  ere erabiltzen dituela. Gainera, erakundeak kontrolerako eta kontuak azaltzeko tresnak ere izan behar ditu.

ALBOANen, kontuan hartuta instituzio publiko, pribatu eta partikularren konfiantza jasotzen duen gizarte zibilaren erakundea dela, uste dugu gardentasuna eta gobernamendu ona derrigorrezkoak direla, baina, horrez gain, horiek gure izaeraren ezaugarriak dira.