Skip to main content

6. GABONETAKO AZOKA SOLIDARIOA KONGOKO E. D.-EKO SERVICIO JESUITA AL REFUGIADO-AREN ALDE

mercado de Navidad

Abenduaren 2tik Urtarrilaren 5ra Bilboko Doctor Areilza kalean 6. GABONETAKO AZOKA SOLIDARIOA izango da, Cofradía de la Santa Eucaristía eta ALBOAN GKEak antolatuta. Gainera, Colegio Nuestra Señora de Begoña-Jesuitak Indautxu, Indautxuko Eskautak, eta Mensajero argitaletxeak (Loyola komunikazio taldea) hartuko dute parte.

Hainbat postutan zenbait herrialdetako produktuak erosi ahal izango dira. Horrela, Cofradia eta ALBOANen postuan ALBOANeko hezkuntza eta bidezko merkataritzaren produktuak, Mensajero argitaletxea eta Indautxuko Eskautak elkarteetako produktuak izango dira salgai. Jasotako diruaren zati bat Gatazkarik gabeko Teknologia (http://www.tecnologialibredeconflicto.org) kanpainaren bitartez, Servicio Jesuita a Refugiados delakoarekin batera ALBOANek Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen duen egitasmoetara bideratuko da.