Skip to main content

2008tik Espainiako lankidetza hezkuntzan % 80a murriztu da

La cooperación española en educación

ALBOAN, Entreculturas eta ETEA fundazioa erakundeok “Lankidetza hezkuntzan, aztergai” txostena aurkeztu dugu. Bertan hezkuntza arloan Espainiako Lankidetzak dituen erronketaz hausnartu eta azterketa egiten dugu.

Espainian nazioarteko lankidetzan eginikoa aztertzen da eta, bereziki, azken 15 urteetan hezkuntzan eginikoa. Hezkuntza nazio zein nazioarteko politiketan erdigunean jartzeko eskatzen dugu, are gehiago, Garapenerako Laguntza Ofiziala duela 30 urte zeukan mail berera jaitsi dela ikusita.

2008tik 2015era, Espainiako laguntza %65a jaitsi zen, 4.762 milioietatik 1.627 milioietara. Kopuru hori Nazio Errenta Gordineko % 0,13a baino ez da, eta Espainiak sinaturiko nazioarteko hitzarmenetan ezarritako %0,7aren helburutik oso urrun gelditzen da. Horrela, laguntza gehien ematen duten herrialdeen zerrendan 6. postutik 22. postura pasatu da Espainia.

Murrizketa horiek lankidetza hezkuntzan larriki eragin dute, tarte horretan %90a gutxitu delarik. 2008an Garapenerako Laguntza Batzordeko herrialdeen laguntza osoan Espainiako laguntza hezkuntzan %5,6a zen, eta, berriz, 2014an %0,6a baino ez zen.

ALBOANeko zuzendaria, Mª Magallón-ek esan zuen moduan, “Garapen Jasangarriaren Helburuak ez ditugu lortuko, hezkuntza helburuak erdietsi ezean”. Garapenerako lankidetza eta hezkuntza banaezinak dira. Horrela adierazten da bideo honetan:

Txostenaren aurkezpen ekitaldian, Mª Mar-ekin batera, Daniel Villanueva sj., Entreculturas-eko zuzendaria; Ramón Almansa, Entreculturas-eko zuzendari exekutiboa; Javier Gavilanes, AECID-eko Esparruko Garapenaren Saileko burua; eta Ana Hernández, Garapenerako eta Lankidetzarako ETEA Fundazioaren ikertzaileak hartu zuten parte.