Skip to main content

Mugi zaitez klimaren alde!

Huelga Mundial por el Clima

Datorren ostiralean, irailak 27, mundu osoan milioika pertsona klimaren aldeko grebara joango dira. Lehen aldiz mobilizatuko dira herritarrak munduko lurralde guztietan gure planetaren defentsan, Denon Etxea baita. ALBOAN fundazioan, bat egiten dugu Greba Klimatiko Globalarekin, eta, horren ondorioz, gure etorkizuna, planeta bizia eta mundu bidezkoagoa defendatzera deitzen duten erakundeekin elkartuko gara. Irakur dezakezu HEMEN sinatu dugun adierazpena.

 

ALBOANetik bat egiten dugu irailaren 27an goizeko 11ak eta 12ak artean gauzatuko den 4 minutuko eta 15 segunduko "lan uztea"rekin. Eta jendeak bere lantokietan lan uztea egitera deitzen dugu. 4 minutuko eta 15 segunduko tarte hori sinbolikoa da, karbonoaren dioxidoaren milioi bakoitzatik 415 zatiko kopurura iritsi dela adierazten baitu, azken 3 milioi urtetako handiena, hain zuzen. 

 

Gainera, irailaren 27an ondorengo hirietan izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu:

  • Bilbo - 19:00 Guggenheim Museoa
  • Iruñea - 12:00 Udaletxea
  • Donostia- 18:00 Alderdi Eder
  • Gasteiz - 12:00 Plaza Berria

 

Ekainean, Francisco Aita Santuak larrialdi klimatikoa aditzera eman zuen energia eta inbertsio-korporazio nagusietako zuzendari eta ordezkarien aurrean, eta azaldu zien premiazkoa dela neurriak hartzea: “denbora agortzen ari da”. Aldaketa klimatikoa “bada gizateriak gaur egun daukan erronka nagusietako bat” (Laudato Si´25), eta berekin dakar etorkizuneko belaunaldien duintasun eta eskubideetarako mehatxu itzela”.

Bideo honetan, ALBOAN fundaziotik Amazonian bermatzen dugun proiektua ikus dezakezu.

 

 

ALBOAN fundazioan, Ecojesuit erakundeak bultzatu duen sinaduren bilketan ere dihardugu. Visibles.org plataforman sinatu ahal duzu. Lagundu iezaiozu kanpainari sare sozialetan, eta parte har ezazu deialdietan. Irmo eta premiaz erantzun behar dugu. Dena daukagu jokoan.

Informazio gehiago: info@visibles.org