Skip to main content

Migrazio-prozesuetan emakumeen eta nesken eskubideen eta babesaren alde

Mujeres en marcha

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriak ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Alboan, Entreculturas, Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzua (SJM) eta Ellacuría Fundazioak Emakumeok Martxan ekimena balioetsi nahi dugu, emakume migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak erdigunean jartzen dituena.
 



Eragin politikoaren eta gizarte-sentsibilizazioaren bidez, eztabaidaren erdigunean jarri nahi ditugu emakume migratzaileen eskubideak, haien istorioak, ahotsak eta hitza. Gaur egun migrazio-fluxuak ulertzeko azalpen sakonak behar dira, fluxu horiek konplexutasun handikoak baitira. Migrazio-fluxu horietako askotan, errefuxiatuak, klima-desplazatuak, migratzaile ekonomiko gisa aitortutako pertsonak, adingabeak, eta salerosketaren biktimak nahasten dira. Eta tarte horietan guztietan, ezaugarri komuna mugikortasun behartuko egoeran dauden emakumeen eskubideak urratzea da. Genero-rolak prozesu horiek guztiak zeharkatzen ditu.
 

 

 

 

Horregatik, neska, nerabe eta emakumeei eragiten dieten desberdintasun sozial estrukturalak kontuan hartzen dituzten migrazio-arau eta -politikak eskatzen ditugu fase guztietan: jatorria, igarotzea eta harrera helmugako herrialdeetan.

 



Une garrantzitsuan gaude, gaur egun Migrazio eta Asilorako Europako Itunaren negoziazioak garatzen ari baitira. Izan ere, Europar Batasunean negoziatzen ari den migrazio-erregulazio berriak planteatzen duen mugako prozedurak de facto eragozten die emakumeei asilo-eskubidea eskuratzea. Alboan, Entreculturas, Espainiako Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzutik (SJM) eta Ellacuría Fundaziotik eskatzen dugu negoziazioetan Espainiaren jarrera egokitzapenak proposatzean datzala, emakumeek beren eskubideak gauzatzeko behar dituzten baliabide psikosozialak eta juridikoak izan ditzaten.

 


Horretarako, beharrezkoa da herritarrek laguntzea emakumeentzako migrazio seguruagoaren alde sinatuz.

 



Lotura interesgarriak

  • Emakumeok Martxan webgunea: https://www.mujeresenmarcha.org /
  • Migrazio seguru baten aldeko sinadura: https://www.mujeresenmarcha.org/firma-por-una-migracion-mas-segura-para-las-mujeres /