Skip to main content

Martxoak 8, emakumeok elkarrekin mundu osoko aldarri berean

	8 de marzo, juntas en un clamor global

ALBOAN Fundazioan bat egiten dugu eskubideak ukaturik dauzkaten emakumeekin, genero indarkeriagatik, prekaritateagatik eta gizarte-bazterkeriagatik beren bizitzak markaturik dituzteneekin. Beraien aniztasuna handia izanda ere, aipatutako egoera eta beste desberdintasun askoren aurka egunez egun borrokatu eta lan egiten duten emakumeekin, hain zuzen ere.

 

Desberdintasun horiek, gainera, latitudeak eta mugak gainditzen dituzte. Hemen ere, gure inguru hurbiletan, gure auzo, herri eta hirietan, emakumeok errealitate horiek ere bizi izaten ditugu.

 

Emakumeen eskubideak errealitate bihurtzeko garaia da planeta osoan zehar. Hau da, beren segurtasun fisiko, psikologiko eta morala errespetatzen duten eskubideak; hezkuntzarako eskubidea; lan berdina eginda, soldata berdina irabazteko eskubidea; bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea, eta bizitza duina izan eta partekatzeko eskubidea. Halaber, garaia da emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna zaintza lanetan. Horregatik, eguneko erreibindikazioekin bat egingo dugu, baita benetako berdintasunaren aldeko aldarriarekin ere.