Skip to main content

Larrialdia Erdialdeko Amerikan Eta izeneko urakana igaro ostean

Emergencia en Centroamérica

Eta urakana Erdialdeko Amerika astintzen ari da azaroaren 1etik, eta, bereziki, Nikaragua, Honduras eta Guatemala, dagoeneko suntsiketak eta uholdeak eragin dituelarik. Erdialdeko Amerikako zonalde osoan, 3 milioi pertsona inguru kalteturik gertatu dira. Urakanarengatik, 200 lagun dira hildakoak edo desagertuak, eta milaka pertsonak pairatu dituzte galera materialak eta ekonomikoak. Nahiz eta euriteek eta uholdeek jarraitu, aginteak erreskateko jardueretan ari dira.

[[{"fid":"4132","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"344","class":"media-element file-default"}}]]

Alboan eta Entreculturas erakundeetan, gure elkarte aliatuei laguntza ematen diegu kalte larrienak  izan dituzten  herrialdeetan. Larrialdiko lehenengo unetik, Fe y Alegría, ERIC eta Radio Progreso elkarteekin gaude harremanetan, beren ardurako zenbait ikastetxe eta instalazio kalteturik baitaude.

 

 

Hondurasen, Sula Harana izan da fenomeno honen eraginagatik lurralde hondatuena, eta 1,6 milioi pertsona inguru izan dira kalte larriak pairatu dituztenak, 37.000 pertsona aterpean daude, eta 60.000 baino gehiago ebakuatuak izan dira. Hala ere, badirudi kopuruak handiagoak izan daitezkeela. “Une honetan, Haraneko hirietan  lagun ugari daude etxeetako teilatuen gainean erreskatearen zain, edo, gutxienez, lehen aldiz hiru egunean, uraren eta elikagaien zain” – adierazi du Yolanda González Cerdeirak, ERIC-Radio Progresoko Giza Eskubideen Ikerketa Arlokoak. Orain, premiazko erantzuna da 700 pertsonentzako oinarrizko beharrak betetzea (COVIDa prebenitzeko biosegurtasuna, ura, elikagaiak, arropa, mantak), baina hurrengo egunetan, pertsona gehiago aterpeetara heldu ahala, kopurua areagotu daiteke.

 

Guatemalan, kalteturik dauden pertsonen kopurua 104.000koa da. Oso hurbiletik jarraitzen diogu eragin handiena izan duten lurraldeen bilakaerari: Chiquimula, Zacapa, Alta Verapaz. Gure ikastetxeak horniketarako zentro gisa erabiltzen ari dira. Guatemalako Fe y Alegría erakundeko lagunek gogorarazten digutenez, “edozein hondamendi naturalen antzera, oraingo larrialdia ere ez da bukatzen euria bukatzen denean, herrialde honetan, aldez aurretiko hainbat gabezia izanda, tamaina honetako hondamendi natural batek eragina du epe luzerako”.

 

Nikaraguan, 130.000 pertsona dira kaltetuak, eta horietako askok etxeak galdu dituzte. Orain, ura, saneamendua eta elikagai-segurtasuna eskuratzeko aukerarik ez daukate. Aterpeetan, 47.000 pertsona inguru daude. Karibekoa izan da lurralderik kaltetuena, baina bestelakoetan ere eurite gogorrek ondorio larriak eragin dituzte. Cantera elkarte aliatuak helarazten dizkie elikagaiak egoera ekonomiko larrian dauden gazteei eta familiei.

 

Pandemiaren aurretik, 5,2 milioi pertsona behartsu zeuden, eta urakanak ondorio are larriagoak eragingo ditu osasun-sistemetan, gizarte-babesean, elikagai-segurtasunean, bizi-baldintzetan eta hezkuntzan. Alboan eta Entreculturas erakundeetan, zure laguntza behar dugu kalteturik dauden bizilagunei behar dutena emateko.

 

Hainbat modu dago urakaneko biktimeei laguntza ekonomikoa emateko.Sartu hemen:

[[{"fid":"4131","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"57","width":"344","class":"media-element file-default"}}]]

Eskerrik asko zure laguntzagatik