Skip to main content

Exodo hondurastarra AEBrantz

Éxodo hondureño hacia EEUU

Aste hauetan ikus dezakegu duela urte askotik hona gertatzen ari den exodo anonimoa, hots, Erdialdeko Amerikako milaka pertsonak egin ohi  dutena. Karabanan, Honduraseko 7.000 pertsona baino gehiago  elkartu dira AEBra joateko. Une honetan, Mexikoko hegoaldean dago Karabana, eta astiro eta nekez garatzen ari da, bereziki adin txikikoekin bidaiatzen duten emakumeentzat. Entreculturas eta ALBOAN erakundeen aldetik, pertsona horiekin guztiekin gure elkartasuna eta beren segurtasunagatik daukagun kezka handia adierazi nahi ditugu, baita  beraiekin doazen elkarte aliatuei gure laguntza eskaini ere.

 

Jesusen Lagundiak Latinoamerikako migrazioetan eskaintzen duen erantzuna bideratzen da Karibe eta Latinoamerikako Migratzaileekiko Sare Jesuitaren (RJM LAC) bitartez; horren partaidea da RJM CANA (Latinoamerika eta Ipar Amerika), eta Erdialdeko Amerikako migrazio-korridorea osatzen duten herrialdeetan aritzen da, jatorri, iragaitza nahiz helmugazko herrialdeetan, hain zuzen. Entreculturas eta ALBOAN erakundeetan, duela 10 urte baino gehiagotik, RJM CANAren kideekin dihardugu. Mexikon, hain zuzen, Migratzaile eta Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitari laguntzen diogu, Erdialdeko Amerikako populazio migratzaileari babesa emateko: laguntza hori Mexikoko herrialdeetan dauden aterpetxeen sarean gauzatzen da, besteak beste. Erdialdeko Amerikan ere beste elkarte batzuekin ari gara lankidetzan; horien artean, Hausnarketa, Ikerketa eta Komunikazio Taldea (ERIC)-Radio Progreso, Hondurasen. Herritarrei laguntzen die, herrialdeko testuingurua aztertzen du eta izena jartzen die arazoei eta arazoen sortzaileei, hau da, gero eta handiagoa den etengabeko mugimendu migratzaile hauek sortarazten dituztenei.

 

Une hauetan, erantzuna ematen zaio Karabanari Honduras, El Salvador, Guatemala eta Mexiko herrialdeetan: laguntza, behaketa, dokumentazio eta informazioa eskaintzen zaizkio, eta baita aholkularitza juridikoa eta eragin politikoa duten ekintzak ere. Adibide gisa, RJM CANAk eta Giza Eskubideak defendatzen dituzten beste elkarte batzuek eskaera hau egin zioten Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrari (CIDH): babeserako kautelazko neurriak hartzea Karabana Migratzailea osatzen duten pertsona guztientzat.

 

Karabana Migratzaileaz modu egokian aritzeko, zergatiak eta zergatien sortzaileak aztertu eta azaldu behar dira, baita segurtasuna arriskuan dutenak Karabana osatzen duten pertsonak direla aintzat hartu ere. Halaber, gizakien eta herrialdeen arteko Hospitalitaterako Kultura bultzatu behar da.

 

Zer gertatzen da Erdialdeko Amerikan? Zergatik alde egiten dute hainbat pertsonak beren herrialdeetatik? Nola uler daiteke exodo haua? Zein segurtasun dago arriskuan? Urriaren 29an, Ismael Moreno SJ (Aita Melo), ERIC-Radio Progresoren zuzendaria, eta Andrea Villaseñor, Mexikoko SJR-ren zuzendaria, konektaturik aritu ziren bideokonferentzian Honduras eta Mexikotik komunikabideei eta gizarte espainiarrari azaltzeko Karabanaren gaurko egoera eta bere zergatiak.

 

Esteka interesgarriak:

 

       - http://www.sjmmexico.org.mx/oscs-solicitan-a-la-cidh-medidas-cautelares-...
       - http://www.sjmmexico.org.mx/accion-urgente-exodo-migrante/