"Ekonomia solidarioaren estrategiak gizarte eta ingurumen krisiaren aurrean" mintegia

03/05/2021

REAS Euskadik -Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea- eta Alboanek 2020ko udazkenean egindako mintegiaren laburpena aurkezten dugu, COVIDaren pandemiarekin areagotutako gizarte- eta ingurumen-krisiaren aurrean ekonomia solidarioaren estrategia berritzaileak ezagutu eta pentsatzeko.
Latinoamerikako eta Euskal Herriko erakundeen ikaskuntza- eta esperientzia-truketik sortu da material hau. Eta gizarte-aldaketarako sentsibilizazio- eta hezkuntza-ekimenekin bat egiten dute, bai gure gizartean, bai nazioartean.
Helburua beste ekonomia bat eraikitzeko beharraz kontzientziatzea da; ekonomia solidario bat, justizia soziala eta ingurumenekoa lortzen lagunduko duena eta inguruko gizarte-beharrei erantzungo diena.
LABURPEN-BIDEOAK
* Mintegiaren eduki osoa hemen
* Mintegi honen garapena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan kokatzen da: "Ikaszabaltzen II – Creando conocimiento y discurso crítico desde la práctica de iniciativas económica solidarias, sociales y feministas de América Latina y Euskadi.
Kategoria: