Skip to main content

Loturak, aparteko bizi esperientzia

Alboan harrera-programa honen parte da
Loturak

 Loturak Euskadira iristen diren pertsona migratuei eta errefuxiatuei harrera eta laguntza integrala emateko sarea da.

Ellacuria Fundazioak, Loiolaetxeak, Caritas Bizkaiak, Pertsonaldek eta Alboanek sustatzen dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren bitartez.

Programak komunitate harreragile eta inklusiboak ehuntzen ditu, herritarren borondatezko parte-hartzearen bidez.

Parte hartzeko bi modu daude: Harrera Familien eta Harrera Taldeen bidez.

Hasiera berriak zailak izan daitezkeela ulertuta, Familiek eta Tokiko Harrera Taldeek laguntza komunitarioaren logikatik jarduten dute, hainbat ekintzen bitartez: etxe bat partekatzea eta elkarrekin bizitzea; familiari auzoan integratzen eta bere helburuak lortzen laguntzea; laguntza emozionala; eta eskubideak eskuratzeko laguntza. Topo egiteak eta ospatzeak gizartea eraldatzeko eta kulturen arteko bizikidetzarako prozesuak bultzatzen dituzten harremanak ehuntzen dituzte. Herritartasuna eraikitzeko, gure interdependentziaz jabetu behar dugu.

Programari eta parte hartzeko moduari buruzko informazio gehiago: Loturak.