Skip to main content

Libano egoera larrian dago Israelen erasoaren ostean

Emergencia Líbano

Laguntzeko aukerak

BANKA TRANSFERENTZIAK
BBVA: ES54 0182 1290 3302 0150 7630
LABORAL KUTXA: ES80 3035 0083 2908 3011 9602
KUTXABANK: ES98 2095 0000 7091 1231 4985

BIZUM:
ALBOAN edo 04987 kodea 

ONLINE

 Lagundu orain

Hainbat hamarkadatako asaldura politiko eta sozialen ondoren (barne-gatazka armatuak, kanpoko erasoak eta errefuxiatuen olatuak), Libanok berriro egoera larria bizi du .1990an, hamabost urte iraun zuen gerraren amaitu zenean, etengabeko degradazio ekonomiko eta soziala hasi zen, azken urte eta erdian areagotuz joan zena, 20223an %221eko inflazio-tasa izan delarik.

Gaur egun, zedro zuhaitzaren herrialdeak –bere ikur nazionala dena– 1,5 milioi errefuxiatu siriar, 400.000 palestinar eta 160.000 langile migratzaile baino gehiago hartzen ditu, horietako asko baldintza prekarioetan bizi direlarik. Zifra horiek gora egiten jarraitzen dute Israelek Gazako Zerrendan egindako erasoaldia hasi zenetik.


Egoera kritikoa Libanon

Orain Libanoko paisaia kritiko bilakatu da. Bere segurtasuna zaintzeko argudioarekin eta lurralde palestinarren eta Hizbola miliziaren aurkako erasoaldi gupidagabea dela eta, irailaren 23an, astelehena, Israelek bonbardaketa suntsitzaileak egin zituen Saidan, Nabatiehn, Bekaa haranean, eta Beiruteko zenbait auzotan.

Horren ondorioz, 700 pertsona baino gehiago hil dira, 50 haur baino gehiago barne, eta 2.000 pertsona baino gehiago zauritu dira, Libanoko agintarien arabera. Hori dela eta, 200.000 pertsona inguru herrialde barruan desplazatuta daude, asko aldi baterako instalazioetan babes bila, eskola publikoetan, esaterako. Aldi berean, ehunka lagun, libanoarrak zein siriarrak, Siriara ihes egiten ari dira, bonbardaketetatik aldentzeko.


Alboan-etik Libanoko giza-larrialdiari erantzuna ematen diogu

Egoera lazgarriaren aurrean, Alboan, Entreculturas eta Xavier Sareak larrialdi-ekintza bat jarri dugu martxan Libanoko Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren (JRS) lana babesteko. Hamar urtez, erakunde hori aliatua izan da, eta hezkuntza, arreta psikosoziala, aterpea eta baliabideak eskeintzen ditugu, milaka libanoar eta errefuxiatu siriarri arreta emanez.

Egun hauetan, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (JRS) oinarrizko higiene-artikuluak, koltxoiak eta elikagaiak banatzen hasi da kaltetutako biztanleentzat. Era berean, beste aterpetxe batzuetatik baztertu dituzten migratzaileak -gehienak sudanarrak- hartzeko gune bat egokitu du, eta lehen harrera egiten ari zaie bonbardaketetatik ihesi Siriarako muga zeharkatzen ari diren siriar zein libanoarrei. Ironia krudela, non jatorrizko eta harrerako herrialdeek paperak trukatzen dituzten.

Eta horren guztiaren aurrean, begirada apartatu al dezakegu? Egoera etsigarria da. Lekualdatutako familiek gure laguntza behar dute lehenbailehen. Horregatik, gaur, gurekin bat egiteko eskatzen dizugu. Zure laguntza funtsezkoa da dena galdu duten milaka pertsonei laguntza humanitarioa ematen jarraitu ahal izateko.

Ezin diegu bizkarra eman. Elkarrekin lortu ahal dugu. Eskerrik asko.

Lagundu orain