Pertsonen ekonomiarako Solasaldiak

Alboan Alboan
31/10/2016
Pertsonen ekonomiarako Solasaldiak

Urriaren 4 eta 5ean -Deusto Business School, DeustoForum Gipuzkoa eta EGIBIDE-ren laguntzaz- “Pertsonen ekonomiarako Solasaldiak” aurkeztu zuen ALBOAN-ek Donostian eta Gasteizen. Dozenaka herri-erakundeetako, enpresetako eta gizarte-eralundetako ordezkariak batu ziren Donostiako Loiola Zentroan eta Gasteizeko EGIBIDE-Molinuevon, hurrenez hurren.

Ekimen honen bitartez, irekiagoa den pertsonen ekonomia eraiki nahian, GGKEak eta enpresen arteko harreman mota berria sustatu nahi du ALBOAN Fundazioak. Bere ingurugiroa era positiboan eralda dezan enpresaren paperaz haunarketa egiteko parada eskaini nahi dugu. Eta, halaber, eredugarri diren enpresa-praktikak ezagutzera eman nahi dugu. Ekimenak Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren babesa dauka.

Esperientzien trukaketa, enpresari zer den hausnartzea, zeintzuk diren motibazioak, eta enpresaren papera garapenean izan ziren ekitaldiaren hizpideak. Lehen urrats honetatik abiatuta, gizatiarragoa den ekonomia baterantzako bidea hasiko da.

Kategoria: