Skip to main content

COP29: klimaren goi-bilera erabakigarria, ingurumen-krisi betean

DANAk Valentziako Erkidegoan eragindako hondamendiaren erdian, Bakun hitzordu berri bat dago ekintza klimatikoa bultzatzeko eta gizarte- eta ingurumen-justizian aurrera egiteko.
La COP29: una cumbre climática crucial en plena crisis medioambiental

Valentziako Erkidegoan eta inguruko probintzietan oraindik DANA berriaren eraginak sentitzen diren bitartean —heriotza eta suntsipen lorratza utzi zuen atzean—, azaroaren 11n hasi da Bakun, Azerbaijanen, Nazio Batuen Klimaren 29. goi bilera, COP29 izenez ezagunagoa. Planetak klima-aldaketaren ondoriorik larrienak jasaten jarraitzen duen honetan, gizateria Parisko Akordioan adostutako 1,5 °C-ko berotze globalaren mugara hurbiltzen ari da modu arriskutsuan.

 

Zer da COP29?


Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziak (COP) liderrak, GKEetako ordezkariak, enpresak, zientzialariak, komunitate indigenak eta gizarte zibileko taldeak biltzen ditu urtero, klimaren ekintza globalaren ildoak zehazteko. 1995az geroztik, negoziaziorako eta konpromisorako guneak izan dira goi bilera horiek. Aurten, COP29 “finantzaketari buruzko COP” gisa aurkezten da, eta foro horretan akordio berri bat lortu nahi da, asmo handiko eta jasangarria den finantzaketa klimatikoa ziurtatzeko.

2023an, Dubain ospatutako COP28ak erregai fosilak uzteko beharra aitortu zuen formalki. Hala ere, oraindik bide luzea geratzen da ikatza, petrolioa eta gasa atzean utziko dituzten energia-iturri garbi eta jasangarrietarako benetako trantsizioa lortzeko.

 

Gizarte- eta ingurumen-justiziarekiko konpromisoa


Alboan eta Entreculturas erakundeetatik, gertutik jarraitzen dugu goi-bilera horien garapena, gizarte- eta ingurumen-justiziaren eta gure Etxe Komunaren zaintzaren aldeko gure misioaren esparruan. COP29rentzat, funtsezkoa da delegazioek tenperaturen eta emisio globalen igoera kezkagarriari erantzutea

Ildo berean, Justizia Klimatikoaren aldeko Jesuitek premiazko deia egiten dute ekintza erabakigarriak har daitezen, hala nola Galera eta Kalteen Funtsa aktibatzea, zor klimatikoa bertan behera uztea eta trantsizio energetiko justuak sustatzea. Francisco de Asís, Juliana de Norwich eta Ignacio de Loyola bezalako figurek inspiratuta, aita James Hanvey SJ-k bizitza babestera eta Lurreko izaki bizidun guztien interkonexioa ospatzera gonbidatzen gaitu.

 

 

Mobilizazioak azaroan


Azaroan, herri askok elkartasuna adierazi diete DANAk eragindako pertsonei. Aldi berean, COP29 honetan, krisi klimatikoaren arduradunek egindako kalteagatik erantzutea eskatuko dute beste talde batzuek. Justizia klimatikoak jada ezin du itxaron: hondamendi naturalak errepikatu eta larriagotu egiten dira munduko eskualde guztietan.

Espainiako GGKEen Koordinakundea mobilizazioak dokumentatzen ari da herrialdean zehar bere webgunean.

Justizia sozio-anbientala da gure misio-lana gidatzen duten bost kausa justuetako bat. Alboan eta Entreculturas erakundeok tinko sinesten dugu planetaren mugak errespetatzen dituen eta krisi klimatikoaren aurrean komunitate ahulenak babesten dituen eredu bateranzko trantsizioaren beharrean.