Skip to main content

Zoriondu Gabonetan Alboanekin

Felicita la Navidad con Alboan

Aurten, Gabon ezberdinak biziko ditugu, eta arrazoi horregatik geure hari-koskorra ekarri nahi dugu, senide eta lagun maiteengandik hurbil senti gaitezen, distantzia izan arren. Gure egoitzetan, eskuragarri dituzu jadanik Eguberrietako zorion-postalak, maitasun osoz prestatu ditugunak. Tradizio batzuk mantentzea gustatzen bazaizu, adibidez Gabonetako postalak eskuz idaztea, zure senide eta lagun maiteei Urte Berria opatzeko, orain eskura ditzakezu gure postalak. Aurtengo Gabonetan, Alboanen postal baten bidez zorionak ematea amets baten sinboloa izango da: pertsona guztientzat mundu bidezkoago eta humanoago baten ametsaren sinboloa, hain zuzen.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan bizi bazara, eta, senide eta lagun maiteei Gabon Zoriontsuak opatzeko Eguberrietako postalak eskuz idaztea gogoko baduzu, Alboanen postal baten bidez egin dezakezu.

Eskuragarri dituzue 4 postaletako multzoak 5 eurotan, Gasteizeko Bide Bidean egoitzan eta Bilbo, Donostia eta Iruñeko Alboaneko egoitzetan. 2021eko mahaiko egutegiak ere eskuragarri daude 5 eurotan.

 Bilbo: Aita Lojendio, 2, 2º                               Tel. 944 151 135
Iruñea: Barañain etorbidea, 2 bajua               Tel. 948 231 302
Donostia: Andia, 3                                           Tel. 943 275 173
Gasteiz. Bide Bidean: Fueros, 16.                  Tel. 945 140 814

 

Lagundu amets hori errealitate bihurtzen!

Enpresa bazara, katalogoan gogokoen duzun postala aukeratu besterik ez duzu, eta hona idatzi:  pedidos@alboan.org.

Pozik egokituko diogu postala zure gustuari!