Skip to main content

Euskadiko Enpresetatik Mundurak bigarren edizioa ospatuko du abenduaren 10ean

Enpresen lehiakortasun jasangarriari buruzko topaketa egingo dute BBK Kunan, Bilbon
Euskadiko Enpresetatik Mundura

Abenduaren 10ean, BBK Kunak, Bilbon , Euskadiko Enpresetatik Mundura ekimenaren bigarren edizioa hartuko du. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030eko Zuzendaritzak sustatu du, Alboanekin lankidetzan. Topaketaren helburua da EAEko enpresen lehiakortasun iraunkorra sustatzea, haien estrategietan irizpide sozialak, ingurumenekoak eta gobernu onekoak sartzea sustatuz.

Bigarren edizio honek jasangarritasunak erakundeentzat dituen erronka eta aukeretan jarriko du arreta, ESG irizpideak eta giza eskubideen errespetua txertatzetik hasi eta nazioartekotze arduratsura arte. Enpresa eredu arduratsuagoak eta lehiakorragoak lortzeko bidean aurrera egiteko esperientziak eta hausnarketak partekatuko dituzte enpresa eta erakundeetako ordezkariek.

Jardunaldian, inpaktuaren neurketari, kudeaketa-tresnei eta erabakiak hartzeari buruzko tailer praktikoak egingo dira Innobasque, Euskalit, Fabrika, Eraldatu eta Gipuzkoako Bazkundeko adituek metodologiak eta esperientziak partekatuko dituzte, erakundeei iraunkortasuna beren jardueran integratzen eta emaitzak neurtzen laguntzeko.

Programa osatzeko, mahai-inguru bat egingo da enpresa-jasangarritasuneko prozesuetan zailtasunek eta porrotek uzten dituzten ikaskuntzei buruz, eta Sinnple, Mondragon Team Academy, A&B Laboratorios de Biotecnología eta Casa Eceiza. parte hartuko dute Topaketarako, ikaskuntzarako eta lankidetzarako gune bat izan nahi du jardunaldiak, ekonomia jasangarriago baterantz eta euskal enpresa-sare erresilienteago eta lehiakorrago baterantz aurrera egiteko.

Parte hartu nahi dut