Skip to main content

Nafarroa harrera leku izan dadila eskatu diete parlamentariei zazpi ikastetxetako ikasleek

Alumnado de siete centros educativos pide al Parlamento de Navarra que Navarra sea lugar de acogida

Martxoaren 20an Nafarroako Parlamentuan ikastetxe desberdinetako ikasleen eta ordezkari politikoen arteko topaketa bat antolatu zuen ALBOANek, Nafarroako ikastetxeetan migrazioa eta errefuxiatuen gaia lantzeko "Mugetatik haratago" hezkuntza proposamena dela eta.

 

Ekitaldia Osoko Bilkuren Aretoan izan zen eta bertan San Ignacio IkastetxeaCarlos III. Eskola TeknikoaEunate BHIHijas de Jesús IkastetxeaSancho el Mayor BHIBerriozar  BHI eta Hezitzaileen Eskolako ikasle eta irakasleek parte hartu dute. Gainera, ALBOANeko kideek parte hartu zuten, baita talde parlamentario guztietako ordezkariek ere.

Ekitaldiari Ganberako Lehendakariak eman zion hasiera, Ainhoa Aznarez Igarzak, eta ALBOAN erakundeari "munduan desberdintasuna eragiten duten bidegabekerien salaketarekin erakusten duten konpromisoa" eskertu zion, baita "gizartearen ongizatea bilatzen duen kultura eraikitzeko egindako lana ere, mugak aintzat hartu gabe". Aznarezek "Mugetatik haratago" proiektuaren garapenerako erakundeak egin duen lana azpimarratu zuen, adieraziz "haurtzaro eta nerabezaroan balioetan oinarritutako hezkuntza egoera hau konpontzeko ezinbestekoa dela". 

 

[[{"fid":"2064","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"146","width":"220","class":"media-element file-default"}}]]   [[{"fid":"2065","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"146","width":"220","class":"media-element file-default"}}]] 

Ani Urretavizcaya gure lankideak eskerrak eman zituen ekitaldi hau Parlamentua bezalako "espazio garrantzitsu eta esanguratsu honetan" ospatzeko aukeragatik, eta ikastetxeei eskerrak eman zizkien aurretik eginiko lan eta hausnarketengatik. Urretavizcayak adierazi zuen ALBOANen helburua "hiritar kritiko, kontzientziadun, aktibo eta konprometituak" sortzea dela, eta horregatik lan egiten dugu ikastetxeekin, formakuntza eta laguntza eskainiz".

Jarraian, Iván Benítez, argazkilari eta kazetariak bere lanen erakusketa bat egin zuen Sirian bizitako esperientzia kontatzen zuen bitartean, eta gerra egoeran bizi diren baina era berean gerratik kanpo dauden haurren eguneroko bizitza islatu nahi izan duela azaldu zuen.

Iván Benítezen hitzartzearen ondoren, ikastetxe desberdinetako ikasleek "Mugetatik haratago" hezkuntza proiektuaren baitan garatutako hausnarketa eta lanak azaldu zituzten, eta ordezkari politikoei Nafarroa harrera leku izan dadin neurriak har ditzaten eskatu zieten.