Skip to main content

Mondragon Unibertsitateak eta ALBOANek ituna indartu dute ekonomia gizatiarrago eta jasangarriagoaren alde

Firma Convenio Mondragon Unibertsitatea-ALBOAN

Mª Mar Magallonek, ALBOAN Fundazioko Zuzendariak, eta  Begoña  Pedrosa  Lobatok,  Humanitate  eta  Hezkuntza  Zientzien  Fakultateko Dekanoak, Latinoamerikako 8 herrialdeetako (Bolivia,  Kolonbia,  Ecuador, El  Salvador, Mexico, Nikaragua, Paraguay, Peru) elkartasunerako giza ekonomia indartzeko asmoz elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur, maiatzaren 22an.

 

“Formakuntza,  laguntza  teknikoa eta elkartasunerako ekonomiaren ekimenak babestea” izeneko egitasmoa garatuko du aipatu hitzarmenak. 298.173  eurokoa  da,  eta  horietatik 237.636  euro  Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatuko ditu, eta ALBOAN eta Lankik 60.537 euro. 2 urtez luzatuko da hitzarmena, 2016ko abendutik 2018ko abendura.

Era  berean, hitzarmenaren  markoan,  genero  berdintasuna  eta  prozesu osoaren sistematizazioa eta zabalkundea sustatzeko ekintza zehatzak izango dira ere.

Formakuntza eta babesarako ekimenetan parte hartuko duten 16 ekonomia sozial eta solidarioaren  aldeko  erakundeak  COMPARTE  “Comunidad  de  Aprendizaje  y  Acción para  el  Desarrollo  Alternativo”  sareko  partaideak  dira,  ALBOAN  GKEak  eta  Lanki-k lagunduta.

COMPARTE  espazio  estrategikoa  da.  Bertatik,  partehartzaileek  ezagupenerako sorkuntza  kolektiboari  aportazioak  egiten  dizkiote,  Iparra-Hegoa  eta  Hegoa-Hegoa arteko  esperientziak  trukatzeko  baldintzak  sustatu, eta  jasangarriak  eta  inklusiboak diren alternatiba ekonomiko-produktiboak proposatzen dituzte.