Skip to main content

Martxoaren 16tik 18ra. ALBOANeko Elkartasunaren Aldeko Irakasle Sarearen eta Gazte Sarearen Topaketak

6-18 marzo. 5º Encuentro de la Red de Educadoras y Educadores para la solidaridad y Red de Jóvenes de ALBOAN

Martxoaren 16tik 18ra Urduñan, Bizkaian, EDUKALBOANek, ALBOANeko elkartasunaren aldeko irakasle sareak eta baita Gazte Sareak topaketa bana egingo dute.

ALBOANek mundu bidezkoago batekin konprometituta dauden herritarrak sortuko dituen HEZKUNTZA ERALDATZAILEA eraikitzeko prozesuan parte hartu nahi du. Horregatik, EDUKALBOAN sarea sustatzen dugu, gaur egungo gizarte-ereduak errepikatzea eta guri bizitzea egokitu zaigun gizarte insolidario eta bidegabe honetara egokitzea beste helbururik ez duen hezkuntzarekin ados ez dauden hezitzaile guztientzat. Alegia, beren burua prestatzen jarraitu eta beste batzuekin bat egin nahi duten hezitzaileentzat, gehiago ikasteko, ekarpenak egiteko eta proposamen berriak sortzeko.

Aurtengo Topaketan, gai hauek landuko ditugu: ikastetxeen aldaketa prozesuak nola sostengatu alde batetik, eta bestetik hiritartasunerako parte hartzeari buruzko hausnarketa gure hezkuntza espazioetan. Horretarako, gure hausnarketa bideratuko duten adituak izango ditugu, eta hezkuntza-esperientzia zehatz batzuen berri izango dugu esperientzia horien protagonisten eskutik.

Zer egin behar da parte hartzeko? Martxoaren 14arte eman izena esteka honetan: https://labur.eus/JV3Fn

Deskargatu hemen egitaraua >

Zalantzaren bat izatekotan harremanetan jarri Alvaro Gonzálezekin: a.gonzalez@alboan.org, edo: 94 415 11 35 telefono-zenbakira deituta

 

Gazte Sarearen topaketa

[[{"fid":"1938","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"383","width":"415","class":"media-element file-default"}}]]

ALBOAN-Gazte Sareak ere bere 5. Topaketa egingo du. Bi sareetako bakoitzak bere lan-agenda izango du, eta gune batzuk partekatuko ditugu. 

Aurreko urteetan bezala, Gazte Sarearen topaketan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako ehun gazte inguru bilduko gara, gaur egungo gai sozialen inguruan hausnartzeko, lan egiteko, ikasteko, ideia eta iritzi desberdinak partekatzeko, eta bertan dugun dibertsitate kulturalaz eta prestatutako ekintza desberdinetaz gozatzeko.

Aurtengo topaketa "Gazteak bakea eraikitzen" lelopean ospatuko dugu eta Kolonbiako Fe y Alegría-ko gazte talde bat izango dugu gure artean. Gatazko kudeaketa positiboa eta eguneroko biolentziak identifikatzeko ekintza desberdinak burutuko dira asteburuan zehar eta horretaz gain, Kolonbiako gazteek bizi duten errealitatera hurbiltzeko aukera izango dugu.

Deskargatu informazio gehiago eta egitaraua>

Zalantzaren bat izatekotan harremanetan jarri Libe Narvarte-rekinl.narvarte@alboan.org edo telefonoz: 943 275 173