Skip to main content

Kongoren aldeko mugikorrak. Ekarri zure telefono zaharra Real Sociedad-Granada CF partidura

Trae tu teléfono viejo al partido Real Sociedad-Granada CF

Datorren apirilaren 29an, larunbatean, Real Sociedad eta Granada CF taldeen arteko partidura, jada erabiltzen ez duzun telefono mugikor zaharra eramateko deia egin nahi dizugu ALBOAN GKEtik, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOArekin batera. Anoeta zelaian jarritako birziklatze-ontzietan bota ahal izango duzu, eta horrela Kongoko gerrak sortutako biktimei lagunduko diezu.

 

Ekimen honen bitartez, telefono mugikorren erabilpen arduratsua sustatu nahi dugu, birziklatzea bultzatuz –osagaien %90a birziklatu ahal da-, eta mineralak erauzteko beharra gutxituz.

Gainera, Kongoko gatazka armatuak eragindako errefuxiatuei zein sexu bortizkeria jasandako emakumeei laguntzeko egitasmoak finantzatu nahian gabiltza.

2014 urtean ALBOANek Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina jarri zuen martxan, giza eskubideen urraketak eta baliabide naturalen suntsipena salatzeko, eta Kongok duela 20 urtetik baino gehiagotik bizi duen gerrari amaiera ematen laguntzeko.

REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk bat egiten du kanpaina honekin datorren apirilaren 29an Reala eta Granada C.F. taldeen arteko partiduan Anoeta zelaian 13etatik aurrera mugikor zaharrak biltzen lagunduko duelarik.

Informazio gehiago lortzeko eta kanpaina babesteko, jo webgune honetara: http://www.tecnologialibredeconflicto.org/