Skip to main content

Kongoren aldeko mugikorrak Anoetan

Móviles por el Congo en Anoeta

Apirilaren 29an, larunbatean, Donostiako Anoeta futbol zelaia Kongoko gerrak sortutako biktimekiko elkartasun jai bihurtu zen Real Sociedad eta Granada CF taldeen arteko partiduan.

 

[[{"fid":"1197","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"360","width":"480","class":"media-element file-default"}}]]

IKUSI ARGAZKI BILDUMA

 

ALBOAN, San Ignacio ikastetxea, Loiola Etxea, Deustuko Unibertsitatea, eta CD Trintxerpeko 80 neska-mutil bolondresek 1.500 baino gehiago telefono mugikor eta osagarriak jaso zituzten. Partidara etorri ez ziren eta ekimenarekin lagundu nahi duten pertsonak maiatz osoan Real Sociedad-eko bi dendetatik pasa daitezke haien mugikor zaharra uztera.

Ekimen honen bitartez, Real Sociedad Fundazioarekin batera eginikoa, telefono mugikorren erabilpen arduratsua sustatu nahi genuen, birziklatzea bultzatuz –osagaien %90a birziklatu ahal da-, eta mineralak erauzteko beharra gutxituz.

Gainera, Kongoko gatazka armatuak eragindako errefuxiatuei zein sexu bortizkeria jasandako emakumeei laguntzeko egitasmoak finantzatu nahi genuen.

Real Sociedad Fundazioa eta ALBOANetik zale txuriurdinek emandako erantzuna eskertu nahi dugu, bihotz-bihotzez.

2014tik, ALBOAN-k Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina bultzatzen du giza eskubideak urratzea eta ingurugiroaren suntsipena salatzeko asmoz. Informazio gehiago izateko, sinatzeko eta kanpainan laguntzeko  http://www.tecnologialibredeconflicto.org/ helbidean sartu zaitez.