Skip to main content

"Konekta zaitez munduarekin". ALBOANen Gazte Sarearen 4. Topaketa

IV Encuentro de la Red de Jóvenes-Gazte Sarea de ALBOAN

“Konekta zaitez munduarekin” goiburupean, adin ezberdinetako 60  gazte inguru, neskak eta mutilak, bildu dira Lizarran (Nafarroan), martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitarteko asteburuan.

Aurten, Topaketaren helburuak hiru izan dira: denbora ahalik eta gehien aprobetxatzea eta gozatzea; gazteek elkar ezagutzea eta ametsak eta kezkak partekatzea; eta, batez ere, munduarekin “konektatzea”, hau da, tokian tokiko zein mundu mailako desberdintasunekin konektatzea, konpromisoa hartzeko eta errealitate horiek aldatzeko asmoz.

Eta lortu egin dugu! Asteburu bakar batean, herrialde ezberdinetara “bidaiatu dugu”, mapa baten laguntzaz eta euripean, kolektibo batzuek pairatzen dituzten injustiziak ezagutzeko. Aktore eta rap kantari gisako trebetasunak azaldu ditugu, gai hauek antzezlanetan adieraziz: Gatazkarik Gabeko Teknologia”, mugak, hezkuntzarako eskubidea, genero desberdintasuna… Lizarrako kaleetan barrena ibili ginen egoera horiek guztiak agerian ipintzeko eta salatzeko. Eta astia ere izan genuen abestu, jolastu eta dantzatzeko gau-ekitaldietan.

Hori guztia Sareko monitoreei eta talde parte-hartzaileei esker gertatu da. Monitoreek Topaketa programatu eta dinamizatu zuten, eta hauek dira parte hartu zuten taldeak: Aldatzen, Somorrostro, Bake Txokoa, Ellacuría Fundazioa, Scout Baracea, Quetzal, SEI, Arrupe-Pamplona, El Campillo eta Bilatuz-ALBOAN.

Horiei guztiei, mila esker! Datorren urtean berriro ikusiko dugu elkar!

[[{"fid":"1141","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":"Cuarto%20encuentro%20Red%20de%20j%C3%B3venes%20de%20ALBOAN","field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"alt":"Cuarto%20encuentro%20Red%20de%20j%C3%B3venes%20de%20ALBOAN","height":"516","width":"516","class":"media-element file-default"}}]]