Skip to main content

Iruñea elkartasunez beteko da igandean errefuxiatu eta migranteen alde

Presentación Jornada solidaria Hospitalidad

Gaur goizean, Iruñean, Hospitalidad, errefuxiatu eta migranteekiko elkartasun eguna aurkeztu da. Aipatu jardunaldia Nafarroako hiriburuan urriaren 8an, igandean, izango da ALBOAN, San Ignacio ikastetxea eta Centro Loyola-k antolatua.

Hiriko bigarren zabalgunetik ibilaldi solidarioa, eta 400 pertsonentzako bazkaria autobus geltoki zaharrean izango dira unerik garrantzitsuenak, “errealitate mingarri honi erantzuna eman nahi dion egunean”, ALBOANeko Lankidetza teknikaria María Álvarez-en hitzetan.

Beren etxeak utzi behar dituzten milioika pertsona daudela, errealitate horri begiratu, eta inplikatu nahi dugu, lekuan bertan egiten dugun garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioan ez ezik, babesari eta migrazioari buruzko pertzepzioen aldaketan eta herritarren inplikazioan ere bai, egoera horri justiziazko etorkizun batekin aurre egiteko”, esan du Álvarez-ek.

Bere aldetik, Ángel Pérez, San Ignacio ikastetxeko zuzendariak ordutegia azaldu du. San Ignacio ikastetxean (Francisco Bergamín, 32 kalea) 10:30etan meza hasiko da, eta 11etan kirol iharduerak eta “Bokata solidarioa” deritzona izango dira. 12etan ikasleak, gurasoak eta nahi duten guztiak ibilaldian aterako dira autobus geltoki zaharreraino (Conde Oliveto kalea, 6). Bertan, 13etatik aurrera umeentzako hainbat tailer, animazio ekintzak eta Bidezko Merkataritzaren produktuak egongo dira.

14etan 400 pertsonentzako bazkaria zerbitzatzen hasiko da. Bazkaria dastatzeko aldez aurretik izena eman beharko da weborri honetan: www.alboan.org/ComidaSolidaria (helduek: 12 €; eta 12 urtez beherakoek, langabetuek, eta jubilatuek, 9 €). Zero Platerra erosteko aukera ere izango da, hau da, nahiz eta bazkarian ez egon, diru ekarpena egiteko aukera. Eguna “Los Habituales” taldeko musika saoiaz bukatuko da.

Ekimena Jesusen Lagundiako Gizarte Sektoreko erakundeek bultzaturiko Hospitalidad kanpainan kokatzen da, eta horrela Iruñeko Centro Loiolaren babesa ere dauka, Ángel Ortiz de Urbina zuzendariak baieztatu duenez.

Jasotako dirua Ertamerikako Red Jesuita con Migrantes delakoa laguntzeko bideratuko da migranteei harrera ematen jarrai dezan. Sare horrek alojamendua eta janaria hornitzeko gutxieneko beharrei erantzuten die, eta baita laguntza psikologikoa ere ematen du.

Ekimenaren laguntzaileak ondorengoak dira: Obra Social La Caixa, Diario de Navarra, Onda Cero Navarra, Bodegas Señorío de Sarria, Carretilla, Chocolates Subiza, Insalus, Canasa Logística, Mercado del Ensanche, Neumáticos NYASA eta Bar Mas Q Menos.