Harrera Lurra naiz: Eskerrik asko zure laguntzagatik!!

Alboan Alboan
22/06/2017
 Harrera Lurra naiz. Sinadurak aurkezten

30.131 sinadura lortu ditugu

65 milioi pertsonek beren etxeak utzi behar izan dituzte bortizkeria, gerra, pobrezia, berdintasun eza edo klima-aldaketa dela eta. Errefuxiatuak dira. Euren giza eskubideak bortxatzen dituzten politikei gure arbuioa adierazteko 30.131 sinadura bildu ditugu.

Sinadura horiek Inmigrazioa eta Emigrazioa Idazkaritza Orokorrean aurkeztu ditugu. Espainiako Gobernuari lidergoa erakusteko eskatu diogu duintasuna eta giza eskubideak babesten dituzten migrazio-politika bidezkoak Europar Batasunaren aurrean defenda ditzan.

Hainbat pertsona eta erakunderen presioari esker, Espainiak bere konpromisoak betetzea, gure herrialdera iristen diren pertsonen eskubideak babestea, eta harrera duina eta egokia izateko behar besteko baliabideak bideratzea eskatzen jarraituko dugu.

Hospitalidad.es ekimenetik, nahiko baliabideak dituen Nazioarteko Garapenerako Lankidetza, muga-kontrolek baldintzatua ez dagoena, eskatzen jarraituko dugu, eta baita hezkuntza politiketan Hiritartasun Globalerako Hezkuntza sartzea ere.

Ikusi gure proposamenak www.hospitalidad.es webgunean.

Kategoria: