Skip to main content

Erdialdeko Amerikako migratzaileen karabanak, zergatik?

El por qué de las Caravanas migrantes en Centroamérica

Zer gertatzen da Erdialdeko Amerikan? Zergatik antolatzen dira migratzaileen karabanak, bata bestearen atzetik? Nola uler daiteke exodo hau? Munduan dagoen migratzaileen jariorik handi honen errealitatera hurbildu nahian, hitzaldi sorta eskainiko dugu bi hizlariekin: Karla Rivas, Honduraseko ERIC eta Migratzaileekiko Sare Jesuita erakundekoa, eta Andrea Villaseñor, Mexikoko Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita erakundeko zuzendaria. Eurekin egoera eta zergatiak aztertuko ditugu, zergatik milaka pertsonek beren etxeak utzi eta zalantzazko etorkizunera abiatzen diren.

Jesusen Lagundiak Latinoamerikako migrazioetan eskaintzen duen erantzuna bideratzen da Karibe eta Latinoamerikako Migratzaileekiko Sare Jesuitaren (RJM LAC) bitartez; horren partaidea da RJM CANA (Latinoamerika eta Ipar Amerika), eta Erdialdeko Amerikako migrazio-korridorea osatzen duten herrialdeetan aritzen da, jatorri, iragaitza nahiz helmugazko herrialdeetan, hain zuzen.

ALBOAN erakundean, duela 10 urte baino gehiagotik, RJM CANAren kideekin dihardugu. Mexikon, hain zuzen, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitari laguntzen diogu, Erdialdeko Amerikako populazio migratzaileari babesa emateko: laguntza hori Mexikoko herrialdeetan dauden aterpetxeen sarean gauzatzen da, besteak beste. Erdialdeko Amerikan ere beste elkarte batzuekin ari gara lankidetzan; horien artean, Equipo de Reflexión, Investigación y Comunicación (ERIC)-Radio Progreso erakundea, Hondurasen. Herritarrei laguntzen die, herrialdeko testuingurua aztertzen du eta izena jartzen die arazoei eta arazoen sortzaileei, hau da, gero eta handiagoa den etengabeko mugimendu migratzaile hauek sortarazten dituztenei.

 

Hitzaldiak

  • Otsailaren 19a, asteartea. 19etan. IRUÑEA. Gaztediaren Etxea. Sangüesa, 20. Diario de Navarrako Ivan Benítez kazetariarekin batera. Leiho bat mundura.
  • Otsailaren 25a, astelehena. 19etan. GASTEIZ. Loiola Zentroa. Monseñor Estenaga, 1. Hiritarren eskola.
  • Otsailaren 26a, asteartea. 19etan. DONOSTIA. Loiola Zentroa. Garibay, 19. Hiritarren eskola.
  • Otsailaren 27a, asteazkena. 19:30etan. BILBO. Loiola Zentroa. Arrupe Etxea. Aita Lojendio, 2. SER-Bilbao-ko Jon Egaña kazetariarekin batera. Hiritarren eskola.