Skip to main content

Ekonomia solidarioa, garapen alternatiboa eraikitzeko

Curso en Lanki para COMPARTE

Garapen Alternatiborako Ikaskuntza eta Ekintza Komunitatearen (COMPARTE) hamasei ordezkarik burutu zuten, martxoaren 22an, ekonomia solidarioaren kudeaketari buruzko hiru hilabeteko ikastaroa, Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegiak (LANKI) emandakoa.

ALBOANen eta Mondragon Unibertsitatearen arteko aliantzak, COMPARTE sarearen esparruan, prestakuntza lan hori ahalbidetu du, eta, horren bidez, hainbat gaitasun ere bultzatu landa- eta hiri- eskualdeetan, ekonomia sozial eta solidariorako praktikak diseinatu, hobetu eta abian jartzeko: Hogar de Cristo eta APROBUCAM, Ekuadorren; Jesús Obrero Elkartea – CCAIJO, CIPCA eta APPROCAP, Perun; ACLO, Bolivian; La Larga y Tumaradó ibaietako komunitate-kontseilua, Kolonbiako CINEPen laguntzaz; IMCA eta Garittea, Kolonbian; CEPAG eta AOSSI, Paraguain; Yomol A´Tel, Mexikon; SCVX eta Guaymangoko Emakumeen Sarea, El Salvadorren, eta Nitlapán-UCA, Nikaraguan.

Ikastaroan, negozio sozialerako ereduak lantzeko tresnak eskuratu dituzte. Baliabide horiek hainbat proiektutan aplika daitezke produkzio hauek kudeatzeko: kafea, kakaoa, eztia, esnekiak, cuyeak, produktu oleaginosoak, artisau-zapatagintza eta ehungintza, etab. Era horretan, diru-sarrerak lor daitezke, baita lurraldeko eraldaketa sozialari lagun ere.