Ehundaka pertsonek Mobile Give Day izenekoari erantzuna eman zioten Bera Bera taldeko partiduan

Alboan Alboan
18/01/2017
Mobile Give Day

Ehundaka pertsonek Mobile Give Day izenekoari erantzuna eman zioten aurreko larunbatean, urtarrilaren 14an, Donostiako Bidebieta polikiroldegian izandako Super Amara Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria emakumezkoen Eskubaloiaren Ohorezko Mailako norgehiagokan.

Mobile Give Day delakoa telefono mugikor zaharrak jasotzeko ekimena da, eta ALBOAN GKEak martxan jarri duen Gatazkarik Gabeko Teknologia (http://www.tecnologialibredeconflicto.org/) izeneko kanpainaren parte da. Kongo EDn duela 20 urtetik baino gehiagotik bizi duten gatazka armatuak sorturiko giza eskubideen urraketa salatzea da kanpaina horren asmoa. Gerra hori hein batean lotuta dago gure teknologia funtzionatzeko ezinbestekoak diren mineral batzuk ustiapenarekin. Helburua Europako legedia aldatzea da, mineral horiek saltzean irabazitako diruak ez dezan eskualde horietako gatazka armatua finantzatu.

Jardunaldian dozenaka mugikor zahar jaso genituen, eta kanpainaren 200 egunkaritik gora banatu genituen ikusleen artean. Horrekin batera, ALBOAN eta Super Amara Bera Bera taldeko egutegiak, kamisetak eta abarrekoak saldu egin ziren barra-barra.

Kategoria: