Skip to main content

Brunch Café Solidarioa. Donostia, Azaroak 17 eta abenduak 15

Brunch Café Solidarioa

"Sorotik kikarara kontsumo konsziente eta arduratsu baten alde"

Mexikoko eta Kolonbiako kalitatezko kafeen eta hurbileko produktuen zaporeaz gozatzeko gonbidapena da, kontsumo arduratsu eta solidarioa sustatzeko helburu duen esperientzia baten barruan.

Kafe sorotik hasi eta katilurainoko bidean, bizi-istorioen kate oso bat dago. Mexikon eta Kolonbian kafea ekoizten eta merkaturatzen dituzten eta ALBOAN-en aliatuak diren kooperatibek prozesu osoa zaintzen dute, kafe sorotik katilura, ekoizpen agroekologikoaren eta bidezko merkataritzaren printzipioei jarraiki.

Brunch-Kafe solidarioa, beraz, produktu horiek dastatzeko eta ezagutzeko topagunea da, eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustuarekin bat egiten du, bai gure inguruan, bai Hegoalde Globalean ere.

 

Nork sustatzen du? 

Brunch-Kafea Garapen Lankidetzarako ALBOAN GGKEak eta Deusto Business Schoolek sustatzen dute, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean. Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetzak eta Kutxa Fundazioak laguntzen duten jarduera da.

 

Brunch-Café Solidarioan nola parte hartu?

Azaroaren 17an 80 Brunch zerbitzatuko ditugu Donostiako Antiguako auzoko tabernetan, eta beste 80 abenduaren 15ean Gros auzoko tabernetan. Brunch-ak produktu agroekologikoekin, hurbilekoekin edo, kafearen kasuan bezala, Latinoamerikako nekazal komunitateetatik etorritakoekin eginda egongo dira.
Brunchez gozatu ahal izateko, www.brunchsolidarioa.alboan.org, web orrian sartu eta formulario labur bat erantzun eta izena eman behar duzu. Parte hartzeko epemugak honako hauek dira:
 

  1. Azaroak 13, azaroak 17ko Brunch-Kafean parte hartu ahal izateko.
    Abenduak 10, abenduak 15eko Brunch-Kafean parte hartu ahal izateko. 

Bi lagunentzako Brunch baten zozketan parte hartuko duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara zein tabernatan egokitu zaizun jakinarazteko.

 

Proiektuan parte hartzen duten jatetxe eta tabernak:

 Xiri (Idiakez Kalea 10) | Bideluze Bar Café (Gipuzkoa Plaza nº14)


Antolatzen dute:

alboan

donostia

deusto

asociacion hosteleros donostia

Comparte: Desarrollo Alternativo

kutxa donostia